Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Lehen sektore eta elikagaietarako ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako 6 milioi euroko dirulaguntza deialdia onartu da (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Erabakia, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko 5000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa dena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa laguntzeko (Ikerketa Programa), 2012an urtean.

Gobernu Batzordeak sei milioi euroko laguntza lerroa onartu du gaurko bileran Euskadiko arrantza eta elikagai eta nekazaritza sektoretan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa diruz babesteko. Laguntza horiek aurrerapen itzulgarriak izango dira.

Gobernu batzordeak horrela, Pilar Unzalu sailburuaren proposamena onartu eta 6 milioi euro bideratuko ditu Ikerketa Programarako. Horren helburua, nekazaritza, arrantza eta elikagaietako sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzea da aurrerapen itzulgarrien bitartez.

Dirulaguntza programa horren finantzaziorako, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak sei milioi euroko kopurua aurreikusi du. Horietatik 700.000 euro 2012. urteko kreditu ordainketei dagozkie eta gainontzeko diru kopurua 2019. urtera arte banatuko diren aurrerapen itzulgarriak dira.

Pilar Unzalu sailburuak, gainera, 2012. urteko Ikerketa Programaren eskaintzak aurkezteko epe irekiera iragartzen duen Ordena onartu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan