Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko eskuliburua

2010.eko otsailak 04

 

Marta Ares Garapen Lankidetzarako zuzendariak "Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko eskuliburua" izenekoa aurkeztuko zuen atzo arratsaldean Bilbon, lankidetza-proiektuak eraikitzeko lanean diharduten pertsona eta taldeentzako baliabide erabilgarri gisa.  

Liburuaren egileen ustez (Ainhoa López eta Irantzu Varela, UNA Gestión y Comunicación enpresakoak), argitalpenak "ekarpen berri bat egiten dio lankidetza-ekintza guztien planifikazio-prozesuari, giza eskubideen, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren, iraunkortasun ekologikoaren eta tokiko gaitasunen sustapenaren ikuspegia erantsiz". Lana Eusko Jaurlaritzak sustatutako lankidetzan parte hartzen duten erakundeei zuzenduta dago, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duten lankidetza-proiektuak Hegoaldeko herrialdeetan zuzenean kudeatzen dituztenei.

Eskuliburuak aintzat hartzen duen garapen-kontzeptua bat dator 2008-2010 denboraldiko Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Plan Zuzentzaile Estrategikotik eratortzen den ikuspegi politiko eta sozialarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares