Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Arrantza-ontziak desegiteko 1,8 milioi euroko kreditua onartu da (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Dekretua, 9211 Programan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2012rako Aurrekontuaren Sektore Publikoarekiko Beste Finantza Harreman Batzuk) lortutako sarrerengatik 7112 Programan (Arrantza) kredituak gaitzeko dena. Zenbatekoa: 1.853.058,06 euro.

Gobernu Batzordeak egin duen gaurko bileran nazioarteko arrantza-tokietan eta atzerrian erroldaturik dauden arrantza-ontziak desegiteko 2012. urterako 1.853.000 euroko kreditua bideratzeko dekretua onartu du.

Pilar Unzalu sailburuak Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioari esker Euskal Autonomi Erkidegoak 3.706.116 euro jasoko ditu Gobernu zentraletik nazioarteko arrantza-tokietan eta atzerrian erroldaturik dauden arrantzuntziak desegiteko. Beti ere, ontzi horiek ez badaude kudeaketa, berreskuratze, neurri larri planen barruan edota ez badituzte arrantza eskubideak berritu.

Joan den urriaren 6an onartu zen Erret Dekretuak biltzen duen Plan horretan arrantza ahalmen gutxitzea, dagokien ontzien gelditzearekin bideratuko dela jasotzen du. Horretarako, dirulaguntzen erregulazioa egin behar dute Erkidego Autonomoek.

Ekonomia eta Ogasuneko eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuetako sailburuek proposatutako eta gaur onartutako dekretuak 1.853.000 euroko diru kopurua bideratuko du 2012. urterako, oso-osorik Estatuko Administrazio Orokorretik iritsiko dena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan