Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 449.000 euro onartu ditu musika-jarduera profesionaletarako (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua, musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Kulturako sailburuaren proposamenez, 2012ko urtealdian musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 449.000 euro da, eta honela banatuko da: Musika-partituren ediziorako, 32.000 euro; banakako musika-proiektuetarako, 92.000 euro; musika-ekimen enpresarialetarako, 180.000 euro, eta musika programaziorako, 145.000 euro.

Kultura Sailak egoki deritzo musika sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, hainbat laguntza emango ditu jarduera profesionalak egiteko zenbait modalitatetan (musika-partituren edizio inprimatua, banakako musika-proiektuak, musika-ekimen enpresarialak, eta musika programazioa), alegia, euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula bat izan nahi du eta, gainera, musikari horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen.

Modalitateak eta diru-baliabideak

- Musika-partituren edizio inprimatua

Laguntza hauek musika-partituren edizio inprimatua dute helburu, gero zuzenean interpretatu ahal izateko zabaldu daitezen. Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan edizio bat baino gehiago aurreikusi. Dena den, onuradun bakoitzari ezingo zaio 10.000 euro baino gehiago eman.

- Banakako musika-proiektuak

Modalitate honetan zuzeneko musika-ekoizpena edo formatu fonografikokoa bultzatuko da, bai eta musika-proiektu bat sustatzea eta zabaltzea (dela euskal musikariena, dela euskal musika taldeena), baita ere ikus-entzuleen sentsibilizazioa, eta modalitatearen barruko jarduerak gerora garatzeko ikerketa edo prestakuntza espezifikoa.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan jarduera bat baino gehiago aurreikusi. Onuradunek proiektu bakoitzean jaso dezaketen gehienezko diru-kopurua 10.000 euro da.

- Musika-ekimen enpresarialak

Modalitate honetan Euskadin jardunean dauden musikari edo musika-taldeen zuzeneko musika-ekoizpena edo formatu fonografikoa bultzatuko da, bai eta haien musika-proiektuak sustatzea eta zabaltzea ere, eta ikus-entzuleen sentsibilizazioa eta prestakuntza, eta entitatea gaur egungo musikaren jardunera eta industriara egokitzeko ekintza espezifikoak.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan jarduera bat baino gehiago aurreikusi eta aurrekontuan sartu. Onuradun bakoitzari ezingo zaio 28.000 euro baino gehiago eman.

- Musika programazioa

Modalitate honen helburua da 2012ko urriaren 1etik 2013ko apirilaren 30era bitartean egiten diren euskal musika-taldeen programazioak laguntzea, non eta Zuzen-Zuzenean goiburupean sustatzen diren, Kultura Sailaren Musika Bultzatuz eta Euskadiko Soinuak programen esparruan.

Proiektuak, edo haien tartekako faseak, 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean gartu behar dira, eta, halaber, lagundutako lan edo jardueraren jendaurreko aurkezpenen bat aurreikusi behar da denbora-tarte horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan