Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Hondarribian 25 etxebizitza erosiko ditu alokatzeko (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Erabakia: horren bidez, Hondarribiko udalerriko A.I.U. 36 Muliate eremuan dauden 25 etxebizitza sozial eta bere eranskinak erosiko dira, zuzeneko kontratazio bidez, errentamendu babesturako.

Gobernu Kontseiluak 25 etxebizitza sozial erosiko ditu alokatzeko Hondarribiko Muliate arloan. Etxebizitza Sailak bi milioi hirurogeitahamar mila euro ordainduko du etxe horiek erosteko.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) Etxebizitza bat, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.

b) 11 etxebizitza babes bereziko gizarte egoerak dituztenentzat:
Beren kargura adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak
Genero-indarkeriaren biktimak
Bananduak
70 urtetik gorakoak .
Ezintasun psikikoa duten pertsonak

c) 4 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindua argitaratu den egunera arte.

d) 9 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Etxeebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Gipuzkoako lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan