Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Gobernu-Kontseiluak ontzat eman du eaeko administrazioaren eta Elkargi eta Oinarri EBS-en artean sinatutako birfinkatze-hitzarmenak, gehienez 550 milioi eurokoak (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Erabakia: Elkargi S.G.R.kin eta Oinarri, S.G.R.kin hitzarmen bana sinatzea baimentzeko dena; hitzarmenotan, 2012. urtean zehar aipatu sozietateei dagokienez, finkatu egiten dira Administrazioak eman beharreko bir-finantzaketaren ezaugarriak.

Gobernu-kontseiluak ontzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Elkargi eta Oinarri elkarrekiko berme-sozietateen arteko 2012. urterako birfinkatze-hitzarmen berriak. Euskadiko enpresek, ETEek eta autonomoek finantzazioa errazago lortzeko helburuz sinatu dira akordiook. 2012rako Euskadiko aurrekontu orokorretan enpresak finantzatzeko jarrita dagoen lerroan doaz hitzarmenak, eta lerro horrek 550 milioi euro eman ditzake gehienez.

Hitzarmenak enpresen inbertsio-proiektuak laguntzeko edo euskal enpresen jarduerak martxan jarraitzen laguntzeko dira, premia nagusia horixe dute-eta; alegia, zirkulatzailea finantzatzea. Gobernua beti dago eta egongo da gure enpresen alde, gure ekoizpen-sistema hobetzeko, finkatzeko eta gerora begira bermatzeko, sistema hori baita enplegua sortzeko pizgarri funtsezkoena.

Birfinkatzeko hitzarmen berri hauek sinatuta, besteak beste, Euskadiko enpresa-sektoreko inbertsio- edo zirkulatzaile-proiektu berrietarako finantzazio-bideak irekiko dira, enpresa, ETE nahiz autonomoentzat. Esan beharrik ez dago finantzazio-premia aspaldiko urteetako larriena dela orain euskal enpresentzat, bankuen jarrera ezkorra ikusita, eta horretarakoxe dira hitzarmen hauek.

Horretarako, finantzatzeko aukera gehiago sortuko dira euskal enpresentzat, hein bateko estalduraren bidez, nagusiki, hitzarmen honen baitan EBSek, Elkargik eta Oinarrik, ematen dituzten abalak diru publikoaren bidez birfinkatuta.

Zirkulatzaile-eragiketen finantzazioari emango dioten indarra kontuan hartuta, zenbait baldintza ezarri dira eragiketa hauetarako: berme publikoa indartzea.

Zirkulatzaile-eragiketetarako finantzazioa sendotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak berak ere berme osagarria jarriko du, hain justu, Diru Funtsa, EBSek aukera izan dezaten kobraezinei aurre egiteko, eta dotazioak taxutzeko, beren ustiatze-kontuari kalte egin gabe.

Hitzarmenen iraupenari buruz, sinatzen denetik hasi eta aurtengo abenduaren 31 bitartean egongo dira indarrean, baina aukera emango dute aurtengo urtarrilaren 1etik hitzarmenak sinatu bitartean formalizatutako eragiketan ere hitzarmenean sartzeko, baldin hitzarmenean bete beharrezkotzat jotako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Eusko Jaurlaritzak, Enpresari Laguntza Finantzarioa Emateko Programa berezia sinatzeaz argi adierazi zuen, ekoizpen-ehuna sendotzen laguntzen duten eta enpresei likidoa ematen dieten lanabesen alde egiten du beti. Horrexegatik handitu du azken hiru urteotan hainbeste Elkarrekiko Berme Sozietateei orain artean ere ematen zien abala.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan