Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

485.032 euro atzerrian espezializazio ikasketak egiteko (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua: honen bidez, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, 2012-2013 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko beketarako deia egiten da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran onartu duen aginduak beketarako deia egiten du 2012/2013 ikasturtean EAErako interesgarriak diren gaiei buruz atzerrian espezializazio ikasketak egiteko.

485.032 euroko kopuru osoa duten laguntza hauen programaren helburua unibertsitateko goi mailako tituludunen espezializazioa erraztea da, batez ere, Lehikortasuna, Ingurumena eta Energia, Informazio-Gizartea, Bizi-Kalitateaa eta Baliabide-Biziak, horretarako atzerrian espezializazio ikastaroak eginez, beti ere irakaskuntza arautuko programa baten barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan