
Arabako Errioxako XXX. Mahats-bilketa Jaia ospatuko da igande honetan Lezan
- Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak parte hartuko du
- Mariñe Gorospek aurkeztuko du jaia, eta Oscar de Marcos izango da pregoilaria
VG 2025 09 12
Igande honetan, irailak 14, Arabako Errioxako XXX. Mahats-bilketa Jaia ospatuko da Lezan. Nora Beltrán de Otalora Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak gaur goizean azaldu duenez, “jardunaldi honek nazioarteko muga-zergen presioen eta klimaren eraginen ondorioz ardoaren sektoreak egin duen ahalegina, dedikazioa eta bizi duen une zaila aitortzeko balioko du”.
“Egun honetan gure ardoak eta mahastiak, mahastizainak eta upategiak dira protagonista. Arabako upeltegiek aparteko ahalegina egin dute aurten aurkako egoerei aurre egiteko, hala nola, Estatu Batuek Europako ardoei ezarritako % 15eko muga-zerga horiei, mildiuaren izurriteari, edo klimaren aldaketa handiei”, adierazi du Beltrán de Otalorak.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariaren arabera, “upeltegien lana gogorra da, lehen sektore osoarena bezala. Eusko Jaurlaritzan mahastizaintzako eta ardogintzako kolektiboarekin batera lan egiten dugu merkatu berriak bilatzeko eta Arabako Errioxako ardoak sustatzeko. Merkatu batzuen ezegonkortasunaren aurrean, beste herrialdeekin merkataritza bide berriak ireki ditugu, bertan gure upategiak sustatzeko. Adibidez, Japonian, Mexikon, Erresuma Batuan eta Europar Batasunean. Gainera, Europako mahastizaintza- eta ardogintza-azoka nagusietan presente gaude”
“Mahats-bilketa gure ardogileen lan guztia irudikatzen duen une nagusia da. Belaunaldien arteko erreleboa bilatzen duen sektorea da, eta zeregin horretan ari da Saila erakunde profesionalekin eta beste foru eta udal erakundeekin batera. Lan egiteko modu berrietara egokitzen ari da sektorea, eta etengabe ari da berritzen, baina Arabako Errioxa kalitate handiko ardoen nazioarteko lehen postuetan kokatu duen jakintza hori alde batera utzi gabe”, esan du Beltrán de Otalorak aurkezpeneko prentsaurrekoan.
Eguneko egitarauan, Txema Elvira Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak azaldu duenez, 10:30etik aurrera, Bastidako eta Ekorako dantza-taldeen emanaldia egingo da enparantzan; 11:00etan, Mariñe Gorospe aurkezleak emango dio hasiera egunari.
Ignacio Gallo Lezako alkatearen ongietorriaren ondoren, Oscar de Marcos pregoilariak festara gonbidatuko du, eta, ondoren, 2025eko lehen muztioaren mahats-zapaltzaileek haurren desfilea abiatuko dute, 19 udalerritako bikotek eta batzar administratiboek oholtzara igoko dira mahatsa prentsan uzteko.
Mahatsa zapaltzen den bitartean, sektoreko eta erakundeetako ordezkariek brindisa egingo dute, eta hauek parte hartuko dute: Amaia Barredo sailburua, Ignacio Gallo alkatea, Txema Elvira Kuadrillako presidentea, Ramiro González, Irma Basterra, Javier Hurtado, María Jesús San José, Noemi Agirre, Saray Zarate, Laura Pérez, Ana del Val, Ion Urresti, Pablo Franco, Raimundo Ruiz de Escudero, Ioseba Terreros, Edurne Basterra, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidentea, Rosa García, Oscar de Marcos, Itxaso Compañon eta Arabako Errioxako alkateak.
-
2025-09-12
Comentario de X:
🍇 Leza acoge este domingo la XXX Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa.La jornada servirá para reconocer el esfuerzo y dedicación del sector del vino alavés en un momento delicado debido a las presiones arancelarias y a las afecciones climáticas.
-
2025-09-12
Comentario de X:
🍇 Igandean Arabako Errioxako XXX. Mahats-bilketaren Jaia ospatuko da Lezan.Jardunaldiak Arabako ardoaren sektorearen ahalegina eta dedikazioa aintzatesteko balioko du, muga-zergen presioen eta klima-kalteen ondorioz urte zaila baten ondoren.



