Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ikerketa egintza berezietarako laguntzak (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua, ikerketa-egintza berezietarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du ikerketa egintza berezietarako laguntzetarako deia egiten duena.

120.000 euroko diru-kopuru osoa duen deialdi honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuaren kalitate zientifiko-teknikoa hobetzea da, eta EAEko giza baliabideen parte-hartzea, lehiakortasuna eta gaitasuna gehitzea.

Era berean, deialdi honek beste laguntza batzuk ere izango ditu kontuan: Europako Batasuneko I+G programa markoko berariazko programen barruan onartutako proiektu europarrak aurkezteko laguntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan