Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal iritzi publikoaren urtekaria 2011

2012.eko maiatzak 11

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitalpen batean bildu ditu 2011ko iritzi-daturik esanguratsuenak.

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak bigarrenez argitaratu du Euskal iritzi publikoaren urtekaria, 2011n zehar egindako iritzi publikoari buruzko bere ikerketetan jasotako gairik esanguratsuenak biltzen dituena. Bilketa honetako informazio kuantitatibo gehiena Soziometroetatik atera da, baina beste ikerketa monografiko batzuk eta momentuko egoerari buruz telefonoz egindako beste azterketa batzuk ere biltzen ditu.

Argitalpen honen helburua da herritarren eskura jartzea iaz herritar horien lagin adierazgarri bati egindako kontsulta sistematikoen bidez jasotako datuak. Helburu hau Jaurlaritzak komunikaziorako politika publikoen arloan duen gardentasun politikaren baitan kokatzen da eta, azken finean, iritzi publikoaren ikerketek sistema demokratikoentzat duten garrantziaren baitan.

Urtekariaren egitura 2011n garatutako 13 ikerketako lan-programako gai handien araberakoa da. Argitalpenaren eranskinean zehaztu dira egindako ikerketa horien ezaugarri teknikoak.

Informazioa lau atal nagusitan antolatu da:

1.Gizartea:Gizarte bizitzaren eta bizitza pertsonalaren pertzepzioak, ezberdintasun sozialak, hedabideak, hizkuntzen ikasketa, bizialdi osoko ikaskuntza, bizi-kalitatea eta jasangarritasuna, oporrak, kirola egitea eta jokaera bortitzak kirol-lehiaketetan eta tabakoaren kontsumoa eta leku publiko itxietan erretzeko debekua.

2. Erakundeak eta gestio publikoa: toki-erakundeen ezagutza eta irudia, zerbitzu publikoen funtzionamendua eta administrazioa publikoen irudia.

3. Iritzi politikoa: hauteskundeei buruzko iritziak, hauteskundeetako portaera eta balio eta jarrera politikoak.

4. Ekonomia: Egoera ekonomikoaren pertzepzioa, gastu publikoa eta politika fiskala, gizarte laguntzen kontrolari buruzko pertzepzioak eta enplegu-politika aktiboak.

Urtekariak 223 orrialde ditu, bai euskaraz bai gaztelaniaz argitaratu da eta Kabinetearen helbide elektronikoan dago eskuragai: www.euskadi.net/ikerketa_soziologikoak

Kabinetearen asmoa argitalpen mota honi jarraipena ematea da, jasotako datuak herritarren artean zabaldu eta eskuragarri jartzeko helburuarekin. 2011n datu-bilketa hori ia 20.000 elkarrizketatan gauzatu da.

 

Iruzkin bat
  • @Jagospierre
    2012.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Anuario de la opinión pública vasca 2011. http://t.co/w4sO9mJ1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko