Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Agerraldia: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua. Ingurumen sailburuordea (2012-05-16)

2012-05-16

Lanbide Heziketa indartu eta sektorearen eta zentroen arteko harremana sendotzen du

Vitoria-Gasteiz, maiatzak 16.- Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, azpimarratu du Nekazal eta Itsas eskolak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailera eskualdatzearekin, bertan irakasten den Lanbide Heziketa (LH) "sektore publikoaren bizkarrezurrean txertatzeko" Eusko Jaurlaritzak duen nahiari erantzuten diola.

Pilar Unzaluk Eusko Legebiltzarrean eman dituen azaldu duenez, "LH sistema bateratua ordenatzeko lanean ari gara, egungo erronka sozial eta ekonomikoei prestakuntza eta berprestakuntza profesionalerako aukerak emango dizkiena. Etorkizunari behar bezala erantzuteko, baita sektore honetan, Euskadik Lanbide Hezkuntza sendo eta egituratua izan dezan apustu egin dugu".

Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentuak, bide horri jarraituz, Arkauteko, Fraisoroko eta Derioko nekazal formaziorako eskolak eta Pasaiako eta Bermeoko itsas-arrantza formaziorako eskolak eskualdatu ditu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren esku gelditu dira.

Agerraldian gogora ekarri du aurreko legealditik Hezkuntza sailak bazituela bere gain lanbide familia hauetara loturiko zentro publikoak, alegia, Murgiako (Araba) Lanbide Heziketako Institutua eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Itsas eta Akuikultura Eskola.

Pilar Unzaluren esanetan, eskualdatze horrekin formazio eskaintzaren koordinazioa eta diseinua egokituko dira eta, legealdi honetan lehendabizikoz abian jarri den sektorearen partehartzea indartu egiten da. Horren lekuko sektoreko eta sindikatuetako ordezkariek eta irakasleek osatzen duten Itsasmendikoieko administrazio-kontseilua (IMK).

"Eskolen zentro bateratuetarako bilakaerak, formazio zentroek eta bertako zerbitzuek sektorearekin duten oraingo harremana gehiago sendotuko du. Hori horrela izango da LHko zentro bateratuetako gobernu organo nagusian, Gizarte Kontseiluan, ekoizleak eta enpresa eta sindikatuetako ordezkariak bertan egongo direlako.

Irakaskuntza zentro horiek bateratu ondoren ez dute Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailaren babesa galduko, nekazal sektorearekin eta arrantza eta itsasertzarekin zerikusia duten formazio jarraitu eta intentsibo programak eta arrantza sektorean lan egiteko behar diren tituluak lortzeko formazio programak finantzatuz egingo du.

Era berean, itsas arrantza trebakuntza profesionalaren Promozioa egingo da, hau da, saregileen aitortza profesionalerako formazio zehatzeko programa bereziak garatzekoaren modukoak; eta Nekazaritza Politika Bateratuan (FEADER funtsak) biltzen diren informazio ekintzetarako eta jakintzaren transferentzia egiteko Europako funtsen lortze eta erabilpenerako laguntza emango da.

Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentua, LHko Euskal Kontseiluko kide da eta horren lanetako bat Eusko Jaurlaritzak onartu beharra duen LHko Plan Orokorra garatzea du. Era berean, Lanbide Hezkuntzan ematen diren pausoak, emaitzak eta bestelakoak kontrolatzea eta administrazioa aholkatzea du helburu.

Eskualdatze hori guztiz egiteko, zentroetako irakasleria Hezkuntza saileko lan-legepeko irakaslerian txertatuko da. Pertsonal ez irakaslea, EAEko administrazio orokorreko lan-kontratudun langile bihurtuko da.

 

2011 DATUAK

Langile kopuru osoa: 145

Lehen Formazioan, 450 lagun baino gehiago matrikulatu dira 4 zentroetan.

Lanerako formazioan:

Nekazal familia
• Formazio intentsiboan 12 ikastaro eman dira, guztira, 3.341 ordu. Ikasle kopurua: 123.
• Formazio jarraituan 371 ikastaro eman ziren, guztira 7.237 ordu. Ikasle kopurua: 5.762.

Itsas arrantza familia
• Itsas arrantza formazioa, 1.319 ikasle.
• Urpeko igeriketa profesionala, 30 ikasle.
• Osasun formazioa, 150 ikasle.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)