Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak "Euroeskualdeko Berrikuntza" 2025 deialdia ireki du

2025-09-10

Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak martxan jarri du "Euroeskualdeko Berrikuntza" 2025 Proiektuen Deialdia, eta 2025eko irailaren 8tik urriaren 17ra bitartean egongo da zabalik.

400.000 euroko aurrekontuarekin, ekimen honek proiektuak eta eragileak bultzatu nahi ditu lehentasunezko esparru hauetan:

  • Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
  • Nekazaritza elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Eraikuntza jasangarria, basoa eta zura
  • Sormen eta kultur-industriak, ikus entzunezkoak ere bai.

Deialdiaren harira, web-mintegi informatibo bat egingo da 2025eko irailaren 10ean, asteazkena, goizeko 10:00etan.

Parte hartzeko izen-ematea dagoeneko zabalik dago esteka honetan:
Web-mintegirako izen-ematea

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @euskadiglobala
    2025-09-15

    Comentario de X:
    🆕 Convocatoria de proyectos 'Innovación Eurorregional' 2025

    Con un presupuesto de 400.000 euros, el plazo de presentación de solicitudes estará abierto hasta el 17 de octubre.

    https://t.co/7K8izbyT2h

  • Argazkia SN Robot
    @euskadiglobala
    2025-09-15

    Comentario de X:
    🆕 2025eko 'Euroeskualdeko Berrikuntza' proiektu deialdia

    400.000 euroko aurrekontuarekin, eskaerak egiteko epea urriaren17ra arte egongo da zabalik.

    https://t.co/AJhGPdkG54

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak