Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
qrcode

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak espero du Mugikortasunaren Europako Asteak “garraio publikoaren bidez gizarte berdeago eta kohesionatuago bat lortzeko interesa piztea”

2025-09-10
  • Susana García Chuecak Bilbon irailaren 16tik 22ra bitartean egingo diren ekitaldien aurkezpenean parte hartu du
  • Zazpikaleetako metro-geltokian erakusketa bat egingo da pertsona guztiak Euskotren erabiltzera animatzeko, haien inguruabarrak edozein izanik ere, "guztientzat baitago lekua"

 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak, irailaren 16tik 22ra bitarteko Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Euskadin antolatutako ekitaldietan parte hartzeko eskatu die herritarrei, eta eskerrak eman ditu azken urteetan garraio publikoaren erabilerari dagokionez lortutako zifra errekorrengatik. Era berean, esparru horretan egindako lana eskertu die foru- eta udal-erakundeei.

Bilbon antolatutako ekitaldien aurkezpena Kontsulatuko pantalanean egin da, eta, bertan, Susana García Chuecak adierazi du espero duela Bizkaiko hiriburuko programa zabalak "garraio publikoaren bidez gizarte berdeago eta kohesionatuago bat lortzeko interesa piztea".

Euskotrenen Bizkaiko erabiltzaileei urtarriletik uztailera bitartean erregistratutako erabilera-maila eskertu ondoren (15 milioi bidaia, trena eta tranbia batuta), sailburuak azaldu du datozen egunetan Bilboko metroaren 3. linearen erabiltzaileek erakusketa txiki bat ikusi ahal izango dutela Zazpikaleetako geltokian. Erakusketa horretan, Euskal Trenbide Sareak zein Euskotrenek pertsona guztiei ("inguruabarrak eta baldintza ekonomikoak edo sozialak edozein izanik ere") zerbitzua bermatzeko egiten dituzten ahaleginak daude islatuta. "Gure mugetatik kanpo bidaiatzeak ikusarazten digu zein aurreratuta gauden aste honetako leloari, hots, ‘Mugikortasun unibertsalari’ dagokionez", adierazi du García Chuecak.

Bestalde, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi Nora Abetek Mugikortasunaren Europako Astearen inguruan antolatutako ekitaldien programa zehaztu du. Ekitaldi horiek "ingurumena errespetatu behar duen" hiri-mugikortasuna deskarbonizatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzen jarraitzera bideratuta daude. “Bidaiatzeko modu jasangarri horiek sustatuz lortuko dugu”, adierazi du.

Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-09-11

    Balizko gainprodukzioa kontuan hartzea, merkatua betetzea, gero emankorra ez den irteera emateko ingurumen-inpaktuarekin, produktuari etekinik ez ateratzea, baliabideak legez parteka ditzakete horretarako plataformek.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nora Abete, Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia; Sonia Pérez, Bizkaiko Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputatua