
Amaia Barredo´k “nekazaritza-sektorearen paper estrategikoa eta gizarteak elikagaien segurtasunaz jabetzeko beharra” azpimarratu ditu
- Irailaren 9a, Nekazaritzaren Nazioarteko Eguna
VG 2025 09 09
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak “nekazaritza-sektorearen paper estrategikoa eta gizarteak elikagaien segurtasunaz jabetzeko beharra” azpimarratu ditu gaur goizean. Gaur Nekazaritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Amaia Barredok eskerrak eman ditu “Euskadiko, eta mundu osoko, milaka nekazarik egunero egiten duten lanagatik, gizartearentzat funtsezkoa den hori helburu dutela: elikagaiak ekoiztea”.
“Gaur gure nekazarien, baserritarren eta landa ingurunean lan egiten dutenen edo beste jarduera batzuekin partekatzen dutenen funtsezko lan hori gogoratzeko eguna da. Hemen, bereziki, ustiategietan lortzen dituzten kalitate handiko produktuengatik baloratzen ditugu, gure elikadura eta gastronomia leku garrantzitsuenetan jartzen dituztelako, eta hori erreferente egiten dutelako” gehitu du Barredo sailburuak.
“Egun honek, gainera, gizarte guztiek kontzientzia hartzeko balio behar du: planeta osoko nekazaritza-ustiategi familiarrek munduko elikagaien % 80 ekoizten dute, eta emakumeak nekazaritzako eskulanaren % 43 —edo gehiago—dira batez ere gutxien garatutako herrialdeetan. Hala ere, oztopoak dituzte lurra, kreditua eta teknologia eskuratzeko”, azpimarratu du Barredok.
-
2025-09-09
Comentario de X:
🚜 Nekazaritzaren Nazioarteko Egunean, Amaia Barredo sailburuak nekazaritza-sektorearen paper estrategikoa eta gizarteak elikagaien segurtasunaz jabetzeko beharra azpimarratu du.Eskerrik asko Euskadiko nekazari guztiei!
-
2025-09-09
Comentario de X:
🚜 En el Día Mundial de la Agricultura, la consejera Amaia Barredo ha resaltado el papel estratégico del sector agrario y la necesidad de que la sociedad tome conciencia de su importancia de cara a la seguridad alimentaria.


