Azaroak 25 kanpaina
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren eta CNMVren zuzendaritza berriaren arteko topaketa

2025-09-08

Imanol Pradales lehendakaria Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko (CNMVko) presidente Carlos San Basilio eta presidenteorde Paloma Marínekin bildu da gaur, CNMVko zuzendari berriak izendatu ondorengo lehen bilera instituzional batean. Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak ere parte hartu du bilera horretan, Espainiako balore-merkatuak gainbegiratu eta ikuskatzeaz eta horietan parte hartzen duten guztien jardueraz arduratzen den erakundeko ordezkariekin.

Bilbon izandako topaketa instituzionalaren ondoren, d’Anjou sailburua eta bere taldea zuzendari horiekin bildu dira, balore-merkatuen gaurkotasunari buruzko iritziak trukatzeko eta gure finantza-ekosistema aurkezteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak