Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Europako Lehiakortasunaren Gailurra baliatuko du Europan Euskadiren ahotsa "nabarmendu" dadin

2010.eko otsailak 04

López, gai horren inguruan hitz egiteko, gobernu zentraleko María Teresa Fernández de la Vega lehenengo presidenteordearekin bildu da, Ajuria Enea jauregian

Patxi López lehendakariak, Donostian Europako Lehiakortasunaren Gailurra ospatzea "izugarrizko garrantzia duen gertaera" dela adierazi du, izan ere, Euskadiri "Europako ministroen aurrean" kokatzea eta Euskadin berrikuntza eta ikerketaren arloan garatutako aurrerapenak "nabarmentzea" ahalbidetuko dio. Lópezek beharrezkotzat jotzen du "Euskadik modu zuzenean eta eraginkorrean Europako erakundeetan parte hartzea".

Patxi López lehendakariak, Donostian datorren igandetik aurrera ospatuko den Europako Lehiakortasunaren Gailurra "izugarrizko garrantzia duen gertaera" dela adierazi du, izan ere, Euskadi "nazioarteko irismena duen foro bat" bihurtzea ahalbidetuko du. Lópezek ziurtatu du Euskadi Europako erakundeetan egon behar dela, "behar adinako indarrarekin". "Ezinbestekoa da Europan gure burua eta ahotsa nabarmentzea, eta EBaren inplikazioa lortzea", azpimarratu du.

López, gobernu zentraleko María Teresa Fernández de la Vega lehenengo presidenteordearekin bildu da, Ajuria Enea jauregian, datorren asteburuan Donostian ospatuko den Europako Lehiakortasunaren Gailurra prestatzeko.

Lehendakariak berriro adierazi du Eusko Jaurlaritzak Espainiaren Europar Batasunaren presidentetza baliatu nahi duela herritarrek hortik gauzak lortzeko; Euskadiren kasuan, hori lortzeko "beharrezkoa da Euskadik modu zuzenean eta eraginkorrean Europako erakundeetan parte hartzea". Gai hori aztertu du lehendakariak gobernu zentraleko presidenteordearekin Europako Lehiakortasunaren Gailurra prestatzeko izan duen bileran. "Espainiaren EBaren presidentetza, Euskadik Europan bere burua nabarmentzeko eta Europak gure herriarekiko duen interesa erakartzeko aukera historikoa da", gehitu du. Ildo horretan, lehendakariak gobernu zentraleko presidenteordeari autonomia erkidegoen kanpo ekintza kudeatzeko moduari buruz "eztabaida bat bultzatzeko aukera" helarazi dio.

Igandetik aurrera eta asteartera arte, Europako berrikuntza eta industria ministroak Donostian bilduko dira, eta horrek "esparru honetan daukagun egiteko nabarmena erakustea" ahalbidetuko duela adierazi du lehendakariak. "I+G+b arloan, energia berriztagarrietan, ibilgailu elektrikoan eta sukaldaritzaren alorrean berrikuntzan eman ditugun aurrerapausoak erakutsiko ditugu", azaldu du.

Gobernu zentraleko presidenteordearekin izandako bilerak, lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren "kezkak" helarazteko balio izan du; kezka horiek jada jasota geratu ziren abenduan onartutako dokumentu batean, non Espainiaren Europar Batasuneko presidentetzara begira, Gasteizko gobernuaren "lehentasunak" jasotzen ziren. Lópezen esanetan, erronka "saihestezinak" dira "Lisboako Ituna, klima aldaketa, energiaren erronka, Europa seguruagoa lortzea eta barne merkatu integratuagoa sortzeko neurriak suspertzea".

 

 

 

2 iruzkin
  • 2010.eko otsailak 04

    Espero que "HACERSE NOTAR" sirva para mostrar al resto de España y Europa que Euskadi no es sólo del PNV.

  • 2010.eko otsailak 04

    Aprovechará la oportunidad para hacerse " notar" cudiado que no se note demasiado no vaya a ser que cayamos en un descrédito en lo hasta ahora.. por favor que le preparen un buen discurso. Van a mostrar los avances...no se olviden de nada incluída la nueva propuesta del Gugeheim...en el Urdaibai...Un consejo ¿que sucede que cuando el Sr. Presidente y gran parte de sus Consejeros y consejeras del Gobierno Vasco no miran de frente cuando están ante los microfonos? porque será?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria