Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzako Itsas Atalak ontzi berri bat jaso du

2012.eko maiatzak 10

Bilaketa eta erreskate lanetarako

Ertzaintzako Itsas Atalak ontzi pneumatiko berri bat jaso du gaur goizean, bilaketa eta erreskate lanetarako duen ahalmena handitzeko. Ontzia egin duen enpresak Getxoko Kirol Portuan eman dio unitate berria Ertzaintzari, eta ekitaldian izan dira Miguel Buen Herrizaingoko sailburuordea, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko agintedunak eta Ertzaintzako Itsas Ataleko agenteak.

Ontzi berria jasotzeko ekitaldian Miguel Buen sailburuordeak azaldu duenez, "Ertzaintzako Itsas Atalaren baliabide materialak berritzeko prozesuaren barruan eskuratu dugu ontzi berri hau. Prozesu horretan ari gara, atal horrek eta, oro har, Erreskateetarako Unitate osoak ahalmen handiagoa izan dezaten pertsonak bilatu eta erreskatatzeko ekintzetan eta Ertzaintzako gainerako unitateei laguntzeko lanetan."

Modelo zaharrago baten ordez erabiltzeko erosi da ontzi berria. "Hurricane 733" modeloko Zodiac txalupa erdizurruna da, zazpi metrotik gorako luzera du eta bi motor ditu, bikiak eta ahaltsuak, 130 zaldi-potentziakoak. Osagai nagusien artean, bi flotagailu modular indartuak nabarmentzen dira. Ustekabeko edozein egoeratan erraz desmuntatu eta aldatu daitezke. Berezitasun hori lagungarria izango da mantentze lanak errazteko, osagaien bikoiztasuna bezala; kostuak txikiagoak izango dira, matxuraren bat dagoenean ez dutelako ontzi osoa eraman beharko konponketa-instalazioetaraino.

Txalupa berria bilaketa eta erreskate lanetan eta beste polizia-jarduera batzuetan erabiliko da. Itsas Atala indartzeko planetan aurreikusita dago antzeko beste ontzi bat eskuratzea gutxi barru.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)