
Osakidetzak energia-efizientzia eta segurtasuna sustatu ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-blokeko klimatizazio-sistema osorik eraberritzean
Hamazortzi hilabeteko epean amaituko dira eraberritze-lanak eta 5,7 milioi euroko inbertsioa egingo da. Zenbait fasetan egingo dira lanak, ahalik eta eragin gutxien izan ditzaten ospitalearen funtzionamenduan. Oraingo sistemaren ordez sistema moderno bat jarriko da, seguruagoa eta eraginkorragoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bikaintasunarekin eta osasun-azpiegituren etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa indartzen dute, eta osasun-langileentzako eta kirurgia-blokeko pazienteentzako baldintzak nabarmen hobetuz
Osakidetzak hasi ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-blokeko klimatizazio-instalazioa osorik eraberritzeko lanak; jarduketa horrek nabarmenki hobetuko ditu ospitaleko gune kritikoenetako baten efizientzia, segurtasuna eta erosotasuna. Lan horietarako 5,7 milio euroko inbertsioa egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horiek amaitzeko aurreikusitako epea hamazortzi hilabetekoa da; zenbait fasetan egingo dira, ahalik eta eragin gutxien izan ditzaten ospitalearen funtzionamenduan.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-blokean 34 ebakuntza-gela daude; blokea C eraikinean dago, bigarren solairutik seigarrenera. Ebakuntza-gelak eta erantsitako guneak eremu kritikoak dira, non ezinbestekoa baita tenperatura, barruko aire-kalitate eta hezetasun egokiak izatea infekzioak prebenitzeko funtsezko baldintza higienikoak bermatu ahal izateko, ingurumen-kutsadura kontrolatzeko, eta pazienteen nahiz osasun-langileen pazienteen segurtasuna ziurtatzeko.
Gaur egun, kirurgia-blokea hornitzen duten bi klimatizagailu daude ospitalean, bakoitza alde banatan. Proiektu berri honek barne hartzen du punta-puntako hamar klimatizagailu instalatzea, bina solairuko; hala, solairu bakoitzaren funtzionamendu independentea ahalbidetuko da eta, egon daitezkeen gertakizunak gorabehera, zerbitzua ematen jarraitu ahalko da; halaber, klimatizagailu bat matxuratzen bada, besteak solairu-erdi mantendu dezake funtzionamenduan.
Eraberritze-lanek izango dituzten abantaila nagusien artean hauexek dira nabarmentzekoak:
- Energia-efizientzia eta efizientzia operatiboa hobetuko dira, solairu bakoitzaren funtzionamendu independentea bermatuko baita eta ustiapen-kostuak murriztuko baitira.
- Segurtasuna eta fidagarritasuna areagotuko dira, gailu baten matxurak ez baitu eraginik izango kirurgia-blokeko gainerako ataletan.
- Airearen kalitate eta baldintza higienikoak egokiak izatea ebakuntza-geletan nahiz giro kontrolatuko eremuetan.
- Inpaktu akustiko eta bisuala murriztuko dira, ekipoetarako inguratzaile berezi bat eta isigailuak jarriko baitira.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sendotuko dute azpiegitura sanitarioen etengabeko hobekuntzarekin eta asistentzia-bikaintasunaren duten konpromisoa; izan ere, sistema berriari esker, segurtasuna, efizientzia eta ingurumen-kalitatea bermatzeaz gain, kudeatzeko gaitasun handiagoa izango baitu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, eta, ondorioz, nabarmenki hobetuko dira kirurgia-blokeko osasun-langileen eta pazienteen baldintzak.
-
2025-08-18
Comentario de X:
✅ Osakidetzak energia-efizientzia eta segurtasuna sustatu ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-blokeko klimatizazio-sistema osorik eraberritzean -
2025-08-18
Comentario de X:
✅ Osakidetza impulsa la eficiencia energética y la seguridad con la reforma integral del sistema de climatización del bloque quirúrgico del Hospital Universitario Cruces



