
Eusko Jaurlaritzak “Kaiarriba”ko algak garbituko ditu Donostiako portuan, presiozko urarekin proiektatutako produktu ez-kutsatzaileekin
- Irailean, itsasbeherekin batera
VG 2025 08 14
Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, Donostiako portuan, Kaiarribako eskailerako eta arrapalako algak garbituko ditu, uretarako eta ingurumenerako kutsagarriak eta erasokorrak ez diren produktuekin, presiozko urarekin proiektatuta.
"Ziurrenik, kirol-jardueraren batekin edo antzeko ekintzaren batekin bat ez badator, Donostiako Itsas Museoaren eta Aquariumaren aurrean dagoen arrapala irailean garbituko da, itsasbeherekin batera", adierazi du Koldo Goitiak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako zuzendariak.
Arrapalak eta portuko eskailerak garbitzeko lanak izan ziren Donostiako Portu Kontseiluak apirilean egindako bileran aztertutako gaietako bat. Eusko Jaurlaritzako Portuen Zerbitzuak hesi bat jarri zuen Donostiako kaiko Kaiarribako arrapalan, gune horretan eguzkia hartzen duten edo bainua hartzen duten pertsonak egon ez zitezen. Debekatuta dago hori, eremu hori itsasontziak sartzeko edo irteteko erabiltzen baita.
Arrapala ez da aisialdirako gunea. 2020an, arrapalarako sarbidea mugatu zen, jende pilaketak saihesteko eta itsas jardueren segurtasuna bermatzeko, portu guztietan bainatzea debekatuta baitago.





