Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkaria Euskaltzaleak-en egoitza berriaren inaugurazioan egon da

2012.eko maiatzak 11

Jendetza ugariaren aurrean, Euskaltzaleak - Buenos Airesko Euskara Eskolaren egoitza berria inauguratu egin da, Elvira Cortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Euskadiren Ordezkariaren presentziarekin. Egoitza erosteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren euskal etxeei diru laguntzarako programaren eremuan.

Buenos Airesko udazkeneko arratsalde gris batean, Carlos Bordagaray Euskaltzaleak-eko lehendakariak elkarteko egoitza berriaren zerrendak moztu ditu, Cortajarena Ordezkariarekin eta Marta Abarrategui FEVAko (Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna) Idazkariarekin batera. Autoritateen bihotzezko hitzen apartez, 100 lagun baino gehiago bildu dira, haien artean euskal gizataldeen beste erakundeetako ordezkariak egon dira: Juan Carlos Ibarrola Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura batzarrekoa; Enrique Aramburu Udako Euskal Unibertsitateko arduraduna eta Eduardo Torry Arturo Campion Elkartekoa, baita Josep Carles Puig Boo Casal de Catalunyako presidentea eta Xeito Novo musika galizíarraren taldea ere egon dira jai honetan.

Eliseo Rodriguez zuzendutako Euskaltzaleak - eko abesbatzak ongi etorria eman du Agur jaunak abestuz. Gero haritz txiki bat landatu da etxearen aurrean, Arrecifesko Euskaldunak Denak bateko dantza taldeak Ohorezko Aurreskua dantzatu diote. Bestalde, omenaldi txiki bat egin diote Castelao idazle eta politikari Galiziarrari, dantzariek fandangoa dantzatu dutenean Xeito Novoren gaiten musikarekin. Euskaltzaleak- eko egoitzaren aurreko enparantzak Castelao izena du.

Amaitzerakoan zerrendak moztu dira era sinbolikoan. FEVAren izenean Marta Abarrateguik bere euskararen ikaste esperientzia adierazi du eta Argentinako beste herritik etorritako gazteekin egiten duen lanagatik eskertu dio Euskaltzaleak-i. Elvira Cortajarena Ordezkariak zorionak eman ditu Buenos Airesko leku pribilegiatua lortzeagatik baita Eusko Jaurlaritzaren laguntzagatik ere. Euskal Herriaren gaurko egoera ekonomikoa aztertu du, euskal gizataldearen lana instituzionala, soziala eta kulturalaren laguntzeko borontatea eta interesa azpimarratuz. Krisialdia egonda ere, euskal etxeei laguntzaren jarraitasuna nabarmendu du eta etxe berriagatik zorionak eman die azaldutakoei baita euskal kulturaren aldeko lanean jarraitzeko adorea eman die ere.

Duela 67 urte, euskararen irakaskuntza eman du jarduera instituzionala Euskaltzaleak-ek. Euskararen gogotsu talde batek sortu du Buenos Aires-ko Laurak bat euskal etxean. Instituzioaren egoitzak izan dira Eusketxe - Eusko Kultur Etxea, Gure Etxea Kluba eta Xeito Novo Elkartea. Gaur egun, berezko etxearekin, ehun bat Euskara ikasle ditu, ikastaro presentzial eta on-line moduan, talde eta maila desberdinetan banatuta. Bere irakasleak HABE-ren Euskara Munduan programaren bidez trebatu dira.

Iruzkin bat
  • @jorgenavos
    2012.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    La Delegada vasca en Argentina, Elvira Cortajarena asistió a la inauguración de la nueva sede de Euskaltzaleak. http://t.co/h6426XuF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvria Cortajarena Ordezkaria