Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadi, osasun-teknologien nazioarteko gunea ekainaren azken astean

2012.eko maiatzak 10

HTAi eta AAL Summit nazioarteko biltzarrak ekainaren 22a eta 29a artean egingo dira Bilbon

Bilbon, ekainaren azken astean, HTAi 2012 eta AAL Summit nazioarteko biltzarrak egingo dira. Bi topaketa horiei esker, Euskadi egun horietan nazioartean eta estatuan erreferente bihurtuko da osasun-teknologien arloan. 2012/06/22tik 27ra HTAi 2012 biltzarra egingo da (www.htai2012.org), eta, ondoren, toki berean (Bilboko Euskalduna Jauregian) 2012/06/27tik 29ra AAL Summit 2012 gailurra egingo da (www.aalsummit2012.org)

Bi ekitaldi horiek elkartzeak halako ikuskizun eta eduki garrantzia gehitzen du, ezen zaila izango baita estatuko edo Europako eremu soziosanitarioko beste edozein ikustalditan holakorik topatzea 2012an. Izan ere, izaera desberdinekoak izanagatik aplikazio-eremu bateratua dute.

Biltzar horiek Euskadin egiteak berresten du nazioartea garrantzia ematen ari zaiola euskal osasun-estrategiari. Estrategia horrek erakusten du nahitaez aldatu beharko dela asistentzia-eredua kronikotasunaren eta zahartzearen pandemiaren aurrean osasun-sistemari eusteko, gutxiagorekin gehiago eta hobe egiteko gai izan dadin.

Asistentzia-eredua aldatzeko produktu eta zerbitzu berri ugari gehitu beharko dira, geroz eta bizi itxaroen handiagoa duen populazioak dituen behar soziosanitarioei erantzuteko; izan ere, bizi itxaropen luzeagoa bai, baina patologia kroniko gehiago ere izango ditu, eta urteak bete ahala ugaritu egingo dira, gainera.  Produktu eta zerbitzu berri horiek emateko teknologia badago, baina dagoen merkatu potentzialera iristeko, erabat berria den eran diseinatu eta inplementatu behar dira: 

  • osasun-sistema publikoen aurrekontu-murrizketak kontuan hartuz.
  • berehala horien kostua-eraginkortasuna frogatuz, eta horretarako ezinbestekoa da hasiera-hasieratik eskalako ekonomiak lortzea.
  • horiek diseinatzeko arkitektura globala konbinatuz, tokian tokirako egokitzapenak egiteko modua izan dezaten eta garapen-maila batean zein bestean dauden sistema soziosanitarioetan sartzeko modua izan dezaten.
  • amaierako edo erdibideko erabiltzaileen behar partikularrak modu errazean artatuz.

Euskadin, azken urteetan, osasun-eremuan izan den garapen teknologiko handiak gehi kronikotasunari eta zahartzeari aurre egiteko modu berri,  hobe eta iraunkorragoak bilatzeko eta garatzeko Euskadik hartu duen lidergoak mundu mailako izen eta ospe handiko bi erakunde hauek, HTAi eta AAL,  animatu ditu EAEn egitera profil teknologiko handiko nazioarteko osasun-arloko bi jardunaldi garrantzitsu  horiek.

Zahartzearen eta kronikotasunaren merkatua bikoiztu egingo da hurrengo 30 urteetan

Demografia-bilakaeraren inguruko azken datuen arabera, 2050ean, 65 urtetik gorakoek bikoiztu egingo dute Europako biztanlerian duten pisu erlatiboa. Beraz, 2050ean, Europako biztanleen %28 izango dira, Espainiako  biztanleen %31,9, eta Euskadikoen %32,6; gaur egun, aldiz, %17,4, %16,9 eta % 19,2 dira, hurrenez hurren. Munduan, berriz, 65etik gorako biztanleen kopurua hirukoiztu egingo da.

Garrantzitsua da jakitea 65 urtetik gorakoen %85ek, gutxienez, patologia kroniko bat duela, eta urteak bete ahala, era horretako gero eta patologia gehiago izaten dituztela; patologia anitzeko paziente bilakatzen dira, medikamentu bat baino gehiago behar izaten dute; hala, osasun-baliabideen %80 kontsumitzen dituzte. Hori mundu osoan ari da gertatzen: herrialde aurreratu guztietan, eta garapen bidean diren gehienetan.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzan egindako ekitaldi batean (Irune Agirrezabal ordezkariak egin du sarrera), Olga Rivera Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako Sanitarioko sailburuordeak azpimarratu du murrizketak egitea ez dela egoera horri erantzuna ematea, epe laburrera, aurrekontu-gastu gutxituagatik ere, epe luze eta ertainera errebote-ondorioa izan eta asistentzia-kalitatea gutxituko baita. Hartara, asistentzia-eredua aldatu beharko litzateke, eraginkorragoa bihurtzeko eta herritarren beharrei erantzungo dien arretaren kalitatea areagotzeko.

Asistentzia-eredua aldatzeko osasun-sisteman produktu eta teknologia berriak sartzeak % 10 baino gehiago murrizten du,  zuzen-zuzenean, paziente kronikoen tratamenduen kostua, eta saihestu egiten ditu, ospitalizazioak eta hilkortasuna.

Asistentzia-eredua aldatu daitekeela frogatzeko, Euskadiko kasua azpimarratu zuen: paziente kronikoen arretan, % 10 baino gehiagoko zuzeneko eraginkortasuna lortuko da, biztanleria hori estratifikatuz, asistentzia paziente bakoitzaren arrisku-mailara egokituz, asistentzia-mailak integratuz, etxea barne, zainketa zentro gisa, asistentzia ez-presentziala eta birtuala areagotuz, modu proaktiboan prebenituz,  eta prozesu horri guztiari laguntzeko, produktu eta zerbitzu berriak sartuko dira, profesionalen eraginkortasuna eta atentzioaren kalitatea areagotzeko, eta horrela erantzungo zaie herritar horiek dituzten geroz eta behar handiagoei.

Jose Asua Eusko Jaurlaritzaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak adierazi duenez, osasun-arloa aldatzeko prozesu horri krisi-saioi honetan sistema hobea eta eraginkorragoa lortzeko ekin zaio; sistema horren bidez erabaki da osasun-teknologia eta -prestazioak ezartzea ebidentzia-zientifikoaren eta kostu-eraginkortasunen irizpideetan oinarrituta, eta industria osasun-sistemak behar dituen produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko gai izango dela bermatzeko, proaktiboki sartu du bere burua zahartzaroaren eta kronikotasunaren behar globalei erantzuteko gai izango diren produktu eta zerbitzu horiek garatzen.

Zahartzearen eta kronikotasunaren merkatua enpresa-dibertsifikazioko apustu handia da, eta egungo industriaren % 30 baino gehiagoren eta zerbitzu aurreratuen % 40ren motorra izango da.

Horrela, zahartzearen eta kronikotasunaren merkatua enpresa-dibertsifikazioaren apustu hadi baten moduan sortzen da, eta enplegu-berria, enpresa-hazkundea, garapen zientifiko-teknologikoa eta lehiakortasuna sortzeko gauza da.

Riverak azpimarratu duenez, aukera handiena zera da: gaurko egunean BPGren % 24 65 urtetik gorakoengan kontzentratzen dela, 3.000 bilioi euroko gastu-gaitasuna biltzen baitute (bilioi, B-rekin). "Irudikatu ezazue zein merkatu-ahalmena izango duen 2050. urtean BPGaren % 41en jabe izango den biztanleria horrek". Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak (PCTI2015) I+G+b-ri laguntzeko lehentasunez fokalizatu beharko diren 4 apustuen artean kokatu du hau, eta KronikBasque izeneko berariazko estrategia sortu.

Juan Goicolea Industria Saileko Teknologia eta Berrikuntzako sailburuordeak nabarmendu duenez, aukera hori aurreikusi dute jada Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan lan egiten duten enpresek, eta industria-sektore asko dira hazten ari den merkatu horren onurak jaso ditzaketenak, modu estrategikoan ekiten badiote. Horrela, zenbait adibide aipatu zituen: 

  • makineriaren eta ekipamenduaren sektorea (2009. urtean Euskadiko balio erantsi industrialaren % 9,1) kautxu eta plastikoena (BEIren % 9,6), material eta ekipamendu elektrikoarena (BEIren % 5,6). Azken horrek esperientzia luzea du nazioartean, eta bertako enpresak ekintzaileak izan dira jada, eta makinak dituzte osasun-sektorearen merkatuan.
  • informazioaren teknologien sektorea. BEIren % 1,9 hartzen du, eta 4 urte darama sektore hori estrategikotzat hartzen.
  • Etxearen sektorea (etxetresna elektrikoak). Sektore horrek BEIren % 4,7 hartzen du; horko enpresetako batzuek eHealth-eko pilotuak dituzte abian, pertsonaren osasuna Etxean bertan zaintzea jomuga duen dibertsifikazio‑estrategiarekin.

Rivera, Goicoleak eta Asuak azpimarratu dute osasun-industriarentzat aukera handia sortu dela Euskadin hasitako osasun-ereduaren aldaketatik enplegua, lehiakortasuna eta nazioarteko merkatua garatzeko abian jarri diren politikei esker. Gaur arte, apustu hori I+Ga sustatzeko inbertsio handi batean gauzatu da (herri inbertsioaren % 35 baino gehiago), eta horren ondorioz osasun-industria agendan kokatu da, industria-elkarte eta eragile teknologiko nagusientzat. Orain emaitzak jasotzeko unea da, eta hori guztia ekoizpen, nazioarteko merkatu eta enplegu bihurtzekoa. Rivera eta Goicolea bat datoz azterketan, eta biek adierazten dute Euskadin 15 urte barru enpleguaren % 10 baino gehiago egon litekeela munduko osasun-merkaturako produktu eta zerbitzuei lotua, eta hor sortutako enplegua balio erantsi eta kualifikazio-maila handikoa izango da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hainbat programa ditu I+Gri laguntzeko, Euskadin sektore horretan lan egiten duten enpresatzat eskuragarri. Orain arte, programa horiei esker, ekimen pribatuak inbertitu dituen bi euroko, Eusko Jaurlaritzak bat eman du. Arlo publikoak eta pribatuak elkarlanean egindako ahaleginak ahalbidetu du Euskadik BPGri dagokionez I+Gren gastuaren % 2 gainditu izana, Espainiako batez bestekotik oso gora ( % 1,4tik gora), eta, lehen aldiz, EB-15en batez bestekoa gainditu du. Bultzada hori finantziazio-tresnekin osatzen da orain (arrisku-kapitala, abalak eta aurrerakinak), ekintzailetzari laguntzeaz gain; horrek guztiorrek ahalbidetuko du merkatuan eragin esanguratsua lortzea.

Nazioarteko osasun-merkatuari erantzuteko gai diren produktu eta zerbitzuen garapena eta ezarpena lagunduko duten egiturak hasiak dira jarduerak egiten: Erosketa Publiko Berritzailearen Unitatea sortu da, Erakustaldi Unitate bat eta Eraginkortasun Alderatuko Unitate bat. Horiek, ikerketa eta berrikuntza sanitario, sozio-sanitario eta teknologikorako gainerako egiturekin batera, zahartze eta kronikotasunerako Living Lab bihurtzen ari dira Euskadi. Horren erakusgarri da nazioarteko erreferentzia-eskualdetzat izenda dezakeela European Innovation Parneship (EIP) en Active and Healthy Ageing (AHA) delakoak.

Norabide horretan Eusko Jaurlaritzak egin duen apustu handia osatu egingo da KronikGune -Kronikotasuna Ikertzeko Nazioarteko Zentroa- eta Etorbizi, Ikerketarako eta Berrikuntza Soziosanitariorako Fundazioa sendotuz eta Zahartzeari buruzko Berrikuntza eta Ikerketarako Plataforma (PIIE) egituratuz; horren baitan, Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazional bat egongo da, oinarrizko ikerketan arituko dena. Horrela osatuko dira dauden gaitasun teknologikoak, industrialak, klinikoak eta soziosanitarioak.

HTAi eta AAL Summit: kronikotasun eta zahartzeari dagokionez, bihar-etziko beharrei erantzungo dieten teknologien erakusleihoak.

Merkatu-potentzial ikaragarri horri baliatu nahi duten enpresek hitzordua dute ekainean, Bilbon.

HTAi Bilbao 2012, HTAi-ren 9. urteko topaketa: osasun-teknologien ebaluazioa izango du ardatz, pazientean zentratutako sistemetarako zainketa integratuari dagokionez. Eta AAL Summit 2012: gero eta zahartuago dagoen gizarte baten premiei erantzuteko merkatu eta politiken garapena du ardatz, premia soziosanitarioak eta IKT soluzioen arteko zubia hobetzen ahaleginduz.

Biltzar horiekin, zazpi egunetan (ekainaren 22tik 29ra), osasun-teknologien munduko erakusleiho bihurtuko da Euskadi, horien ebaluazio eta aplikazioari dagokionez. Biltzar horien esparruan hainbat jarduera egingo dira -foroak, tailerrak eta topaketak- osasunaren eta industriaren zerbitzuetako profesionalen artean. Horietan, Osakidetzak inbertsio-proiekzioak, garapen-ildoak eta proiekturik garrantzitsuenak planteatuko dizkie enpresei; halaber, sektore soziosanitarioaren arteko lotura bultzatzen eta katalizatzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak  zein finantza tresna eta mekanismo erabiliko dituen azalduko da.

3 iruzkin
  • @ESKLDN
    2012.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    00.0984: Technology: The #Basque Country, the world centre of health technologies in the last week of June: http://t.co/Twq7BrGV

  • @pjgrafologo
    2012.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: The Basque Country, the world centre of health technologies in the last week of June . http://t.co/Yc7SrmdY

  • @ricardodevis
    2012.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, centro mundial de las tecnologias sanitarias en la ultima semana de junio http://t.co/OuWlTiqp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)