Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak Espainiako Konstituziolarien VII. Kongresua inauguratu du

2010.eko otsailak 04

Sailburuak Europako erakundeetan parte-hartze zuzena bultzatzearen alde agertu da, "euskal herritarren eta erakundeen mesederako".

Idoia Mendiak Espainiako Konstituzionalisten VIII. Biltzarraren inaugurazioan parte hartu du, eta Lisboako Ituna babestu du bertan, "aurrerapauso ukaezina baita europar integraziorako prozesuan".

Justizia eta Administrazio Saileko burua Donostian izan da, Espainiako Konstituzionalisten VII. Biltzarraren inaugurazioan. Industria, zientzia eta berrikuntza izango dituzte bertan hizpide, eta "Herritarren Europaren helburu nagusia bultzatzeko

Gipuzkoako hiriburuko Miramar Jauregian egiten ari diren jardunaldi hauek Europar Batasunean Presidentetza Espainiaren esku izango den sei hilabeteko epearen baitan izango dira. Iragan abenduaren 1ean Lisboako Ituna indarrean sartu zenean, Eusko Jaurlaritza pozik agertu zen Europar Batasunaren aro berria dela eta, sailburuaren esatean, "aurrerapauso ukaezina baita europar integraziorako prozesuan; prozesu horrek kontinente honetan inoiz izan den bakealdi luzeena indartzen eta Europako herri eta herritar guztien aniztasunaren aurrean errespetua zabaltzen lagundu du".

Espainiako Konstituzionalisten VIII. Biltzarrean Mendiak adierazi duenez, Itun berriak Batasuna etorkizuneko erronkei aurre egiteko hobeto prestatuta izatea ekarriko du; "jarduteko tresna gehiago eta hobeak emango dizkio, eta erakundeak herritarrengandik gerturatu jarriko ditu".

Sailburuak Biltzarrean bildutakoen aurrean egindako adierazpenen arabera, Jaurlaritzak Lisboako Itunak eskaintzen dituen aukeren aldeko apustua egin du Jaurlaritzak, eta sailburuaren hitzetan, "asko" dira.

Eusko Jaurlaritza Europako erakundeetan parte-hartze zuzena bultzatzearen alde agertu da, "euskal herritarren eta erakundeen mesederako", eta "herrialdeek Europa eraikitzeko prozesuan parte-hartze are zuzenagoa izatea babestuko du ".

Halaber, Justizia eta Herri Administrazio sailburuak gaineratu du Jaurlaritzak lan egingo duela "Euskadi Europara hurbiltzeko, bere irudirik onena emanez; euskaldunon begikotasuna, aniztasuna eta elkartasuna eta euskal enpresen profesionaltasuna eta eraginkortasuna. Horrez gainera, gure kulturaren aberastasuna ere zabaldu nahi dugu, egunotan zuek gertutik ezagutuko duzuena, eta euskara, gure bi hizkuntza ofizialetako bat, gure ezaugarri maitatuenetako bat duena".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia sailburuak