
Pérez Iglesias: "Eskaintza eta eskariaren arteko doitzerik onena dugu euskal unibertsitate sisteman, eta bertute hori zaindu behar dugu"
Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Radio Euskadiko Boulevard saioan parte hartu du gaur goizean.
Sailburuak euskal unibertsitate-sistemaren graduko eta graduondoko ikasketen eskaintza babestearen garrantzia nabarmendu du. Bere hitzetan, “graduko eta graduondoko ikasketen eskaintza zabala, anitza eta osagarria dugu. Tituluen eskaintzaren eta ikasleen eskariaren arteko doitzerik onena lortzen duen autonomia-erkidegoa gara, eta bertute hori zaintzea oso garrantzitsua da, kalitatearen bermea baita, eta horretan tematuko gara”.
Elkarrizketan gai hauek ere jorratu dira, besteak beste: talentuaren erakarpena; IBM Quantum System Two ordenagailua, Donostiako Ibaetako campusean instalatzen ari dena; unibertsitateen dekretua; edo euskal unibertsitate publikoarekiko harremana.


