Berriak Kultura
Eu

'Sormen Lantegiak' proiekturako diru-laguntzen programaren aurkezpena

2012.eko maiatzak 10

Eusko Jaurlaritzak 'Sormen Lantegiak' programan proiektuak aurkezteko epea irekitzen du, 900.000 euro esleitu direnerako

Eusko Jaurlaritzak 'Sormen Lantegiak' proiektuaren 2012ko edizioa abiarazi du, pertsona eta enpresa sortzaileentzako laguntza programa bat 900.000 euro esleitu direnerako. Bihar, ostiralean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak Kultura Sailako agindua argitaratuko du eta proiektuak aurkezteko hilabete bateko epea emango du.

'Sormen Lantegiak' lerro espezifiko bat da, bai artearen ikuspegi hutsetik bai ekoizpenaren kudeaketaren ikuspegitik berrikuntza sustatzeko, talentu eta praktika sortzaile berriak ager daitezen, horrela kultura-edukiak sortzeko egiturak berritu ahal izateko, bereizgarritasun propioak dituzten eraketa artistiko berriak sortu ahal izateko eta, oro har, gerora gure erkidegoko arte-sarea aberastu eta sendotu dadin.

Aginduak iazko estruktura mantentzen du, eta zuzentzen den sormen proiektuei erantzunak emateko lau laguntza-modalitate jasotzen ditu:

 

'SORGUNE' MODALITATEA

Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten zentroek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.

Modalitate honetan proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa laurogei mila (80.000) eurokoa izango da, eta ezingo du gainditu aurkeztu den aurrekontuaren %80.

 

'IKERTU' MODALITATEA

Modalitate hau bideratua dago proiektuen eta prototipoen aldez aurreko diseinua helburu duten proposamenetara, non eta ideia, hipotesi edo hasierako kontzeptu batetik abiatuta beraren bidezkotasuna, interesa, originaltasuna edo egokitasuna ikertu nahi diren, bai eta beraren bideragarritasuna ere, produktu edo prozesu artistiko jakin bat, gerora gara daitekeena, bilakatzeko.

Modalitate honetako diru-laguntzetarako 60.000 euro erabiliko dira, 3.000 euroko hogei laguntzatan banatuta. Modalitate honetako eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.

 

'ARRAGOA' MODALITATEA

Modalitate hau bideratua dago ikerketarekin, berrikuntzarekin eta garaikidetasun artistikoarekin loturiko kultur proiektuetara, -seriean produzitzeko modukoak izan edo ez, baina betiere tankeraren eta edukiaren egituragatik horrelakotzat ezagutzeko modukoak-, publikoaren artean banatuak, erakutsiak eta kontsumituak edo partaidetuak izateko helburua dutenak.

Modalitate honetako diru-laguntzetarako 290.000 euro erabiliko dira, eta proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 50.000 euro izango da, eta inoiz ere ezingo da gainditu eskabidearen helburu den jardueraren kostuaren %65.

 

'AGERTU' MOALITATEA

Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean erakutsiak edo aurkeztuak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan.

Proiektuak eta produktuak erakutsiak eta aurkeztuak izatera bideratutako diru-laguntzen diru-kopurua 80.000 euro izango da.

Edozein modutan, laguntzak ez du inoiz gainfinantzaketarik ekarriko eta ez ditu, halaber, honako kopuruak gaindituko: 1.600 euro proiektuak aurkezteko, eta 5.000 euro produktuak erakusteko.

 

Diru-laguntzen agindu honek 2011n abian jarritakoarekin jarraituko du. 2011koa oso harrera ona izan zuen eta une horretara arte Saileko gainontzeko deialdiekin betetzen ez zen eremu bat bete zuen. Zehazki, iaz 153 proiektu aurkeztu ziren. Proiektu horiek lau modalitatetan banatzen ziren. 26 proiekturi eman zitzaien diru-laguntza. Proiektu horiek aukeratzeko, zenbait irizpide erabili ziren, hala nola, aurkeztutako zentro eta proiektuen interes publikoa, interes artistikoa eta kulturala, erantzukizun soziala, dimentsio teknologikoa, tokiarekiko lotura eta gaitasun berritzailea.

SORGUNE modalitatean guztira 562.345 euro inbertitu zituzten.  Hona hemen proiektuetako batzuk: ZAWP-Zorrozaurre Art WorkingProgress-, Harrobia-Eskena, Espacio alfa 013 Alfa Arte-rena, AzalaKreazioEspazioa, Cuerpos Líquidos Muelle3-ren proiektua, CREArte Amiarte elkartekoa.

Gainera, IKERTUk 40.000 euro erabili zituen; 5.000 euroko 8 beka ziren.  Aukeratutako proiektuen artean Oroiki: oroitzapenkutxainteraktiboa, Iñaki Merinorena, nabarmendu zen; ondoko helburua zuen proiektu horrek: artearen aukera narratiboaz baliatzea adineko pertsonen adimen arazoak arintzeko. Haciendo visible lo invisible..., Lucía Onzainena, ere aipatu beharra dago. Barrikako paduretan esku hartzeko ikerketa-proiektu bat da. Halaber, arte eta teknologiako, gizarte eta komunitateko, eremu publikoko, dokumentaleko, edukien diseinuko, etab.eko alorreko proposamenak aurkeztu ziren.

ARRAGOA modalitateari dagokionez, 297.655 eurorekin hornitu zen.  Nabarmendu ziren ColaboraBora, Amasterena -work in progress plataforma baten moduan egituratzen den ekintzako hausnarketa proiektu bat da, itxurarik eta definitutako eredurik gabekoa, irekia eta malgua, ingurunearekin batera garatuko dena, uneoro komunitatea osatzen duten eragileen interesekin bat etorriz-, eta Ubigaren Identidades Híbridas. Azken hau, plataforma anitzeko esku hartzeko proiektu dokumental bat da; herritarrak ikus-entzunezko edukien sorreran nahasiko ditu, grabatzeko telefono mugikorrak erabiliko dituzte.

Amaitzeko, AGERTU modalitatean 12.329 euro inbertitu ziren hiru proiektutan.

'Sormen Lantegiak' bidez azpiegituratan inbertsioak burutzen laguntzen da. 2010ean hasi zen, 500.000 euro ZAWP -Zorrozaurre Art WorkingProgress-   proiektuari eta 300.000 euro Harrobia proiektuari emanez. Gainera funtzionamendurako zenbait laguntza eman zien Azala-ri (35.000 euro) eta ALFA ARTE-ri (45.000 euro). 2011n, gainera, 37.900 euro eman ziren PABELLON 6 abian jartzeko eta 1,5 milioi ASTRA proiekturako, 2011 eta 2012 urteen artean banatzeko. Aurten inbertsioen programa honek jarraituko du eta PAPELERAri milioi bat eta ZAWPi 150.000 euro emango die.

Bestalde, gaur KARRASKAN aurkeztu da, Euskadiko sormen esperientzien sarea da eta egungo sorkuntzekin eta sormen aplikatuarekin lotura duten eremu, programa eta eragileak bilduko ditu. KARRASKANek ondoko aldarrikatzeko helburua du: sormenak eta sorkuntzak eraldaketarako mekanismoak direla eta sistema kultural, sozial, ekonomiko eta politikoak berritzeko dinamikak sortzeko gaitasuna dutela. Herritarren esku egon behar dira, modu gardenean, horizontalean, parte-hartzeko aukera emanez eta iraunkortasunez. Laburbilduz, sormen sektorearen topaketarako eta bilketarako ekintza da, beti atomizatuta egon den eremu baten elkarrizketa erraztuko duena.

5 iruzkin
  • @aritzagere
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ZIOR13: Presentación del programa de subvenciones para 'Fábricas de Creación'
    http://t.co/vAKMO4AF @eutokia @initservices @BilbaoEkintza

  • @gemmarojo
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ZIOR13: Presentación del programa de subvenciones para 'Fábricas de Creación'
    http://t.co/vAKMO4AF @eutokia @initservices @BilbaoEkintza

  • @innovacioneurop
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ZIOR13: Presentación del programa de subvenciones para 'Fábricas de Creación'
    http://t.co/vAKMO4AF @eutokia @initservices @BilbaoEkintza

  • @eutokia
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ZIOR13: Presentación del programa de subvenciones para 'Fábricas de Creación'
    http://t.co/vAKMO4AF @eutokia @initservices @BilbaoEkintza

  • @ZIOR13
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Presentación del programa de subvenciones para 'Fábricas de Creación'
    http://t.co/vAKMO4AF @eutokia @initservices @BilbaoEkintza

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)