Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna “Bateragune auziaren” epaia dela-eta

2012.eko maiatzak 09

Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegiri eta “Bateragune  auziko” beste auzipetuei ezarritako zigorra Auzitegi Gorenak sei urte eta erdira jaitsi diela eta, Eusko Jaurlaritzak berretsi nahi du onartu eta errespetatu egiten dituela Justiziak emandako ebazpenak. Jarrera hori izan du iraganean eta jarrera bera izango du etorkizunean ere, hala epaiak Jaurlaritzaren iritziarekin bat datozenean, nola epai horiek euskal gizartearen zati handi batek ulertzen ez dituela iruditzen zaionean.

Dena den, Jaurlaritzak etenik gabe jarraituko du lanean, Euskadin elkarrekin askatasunean bizitzeko aukera sendotzeko  eta gure gizartean  indarkeria terroristak hainbat hamarkadatan utzitako ondorio guzti-guztiak gainditzeko legezkotasunaren barruan.

Iruzkin bat
  • @lilibeltz
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritza: errespetua #Bateragune auziaren epaiari. Duintasunez jokatzeko beste aukera 1 galdu duzu #PatxiLopezAgur http://t.co/PbODRZo8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan