Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritza lan-ingurunea hobetzeko dekretua prestatzen ari da

2010.eko otsailak 04

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren xedea dela abian jartzen diren politika guztietan "funtsezko printzipiotzat" hartzea sexuen arteko berdintasuna.

Gemma Zabaletak sexu-berdintasunari buruzko legeak lan-arloan aplikatzeari buruzko simposio baten inaugurazioan parte hartu du. Bertan adierazi du, dekretuaren helburua enpresak gizartean ematen ari diren aldaketei azkar egokitzea dela eta baita lana eta familia bateragarri egiteko neurriak adostea dela.

Eusko Jaurlaritza Lantokiko giroaren kalitateari buruz goiburuarekin dekretu bat prestatzen ari da. Helburua zera da: enpresak gizartean ematen ari diren aldaketei azkar egokitu daitezen eta lan-giroa hobetu dezaten, lana eta familia bateragarri egiteko neurrien bitartez, besteak beste.

"2010. urte honetan zehaztu eta mamituko den arau horretatik eratortzen diren politikak eta estrategiak Gizarte Eragileekin adostuko dira Elkarrizketa Sozialeko Mahaian, eta baliagarriak izango dira lan‑antolaketako eredu aurreratuagoa, lehiakorragoa eta ekonomia- eta gizarte-arloetan kohesionatuagoa lortzeko eraldaketaren bidean aurrera egiteko", adierazi du Gemma Zabaletak.

Sailburuak sexu berdintasunari buruzko legeak lan-arloan aplikatzeari buruzko sinposio bat inauguratu du Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.Bere hitzaldiaren hasieran sailburuak adierazi duenez, ziur da "gizon eta emakumeen arteko berdintasuna gizarte-kohesio eta -aurrerapenaren aldeko eragilea" dela. "Nire ustez, berdintasun hori ezartzearen alde ematen dugun urrats bakoitza gizartearen ongizatearen aldeko urratsa da", adierazi zuen. "Bide luzea dugu egiteko", gaineratu zuen, "emakumeok asko aurreratu dugu, baina genero-desberdintasunak izugarriak dira oraindik, eta desberdintasun horiek begien bistan geratzen dira enpleguaren alorrean".

"Gure iritziz ezinbestekoa da gogoeta sakon eta dokumentatua egitea lanaldiei buruz; izan ere, lana eta familia bateragarri egiteko aukera eman behar dute, uztartze hori -batzuek aurkakoa uste duten arren- langileari ez ezik, enpresaren lehiakortasunari ere mesede egiten diolako" adierazi du Zabaletak.

Horren ildo berean kokatzen dira haurrak zaintzeko zerbitzuak eta etxeko lanen banaketa aurreikusten duten lan-antolaketako ereduak. Gai horretaz, Zabaletak adierazi duenez, "beharrezkoa da pertsonak enpresen barruan kudeatu eta garatzeko eredu aurreratuak sustatzea eta antolaketa-egitura malguen eredu berriak ezartzeko pizgarriak ematea. Hori ere gure helburuen artean dago".

Iruzkin bat
  • @Gob_Vasco
    2010.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco prepara un decreto para mejorar el entorno laboral. http://bit.ly/bdg1DM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta sailburuak