Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik bere turismoaren nobedadeak aurkezten ditu Expovacaciones azokan

2012.eko maiatzak 09

 

·         Gastronomia oinarri duen 480 m2-ko standak Euskadiren turismoak duen eskaintza guztia erakutsiko du.

·         “euskadigozaezazu” webguneak Euskadiren enbaxadore egiteko gonbidapena luzatuko du eta 3 turismo-esperientzi “top” eta abuztuan Bizkaian, La Oreja de Van Gogh ikusteko bi lagunentzako 5 gonbidapen“VIP”  zozketatuko ditu.

 

 

Euskal turismoaren bi urterik onenekin eta hazkunde historikoekin, Eusko jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Expovacaciones azokaren edizio berri baten parte hartuko du, bihartik hasi eta datorren 13ra arte, Bec-en (Barakaldon).

 

Standa, Madrilgo FITUR eta Bartzelonako SITC azoketan erabilitakoaren 480 m2-ko adaptazio bat, 3. pabilioian egongo da eta gastronomian inspiratuta dago. Kanpoaldean, irudi ezberdinek Euskadiko lau gastronomia “top” esperientzietaz gozatzeko gonbidapena izan nahi dute: “Txakolina”, Arabako Errioxako Ardoa”, “Gastronomia Tailerra” eta “Bilbo itsasontzian”, hain zuzen ere eta aldiz, barnean Eusko Jaurlaritzak Euskal merkatuan sustatu nahi dituen turismo produktuen irudiak azaltzen dira: “Hiriko irteerak”, “Gastronomia eta enoturismoa”, “Euskadin zehar” eta “Natura aktiboa”, hain zuzen ere.

 

Bakoitzak bere gunea izango du, “Euskadira ongi-etorria”-renaz gain eta guztiak erdiko plaza baten inguruan kokatuko dira, “plater” bat irudikatzen duen pantaila batek burututa, non Euskadiko turismo esperientzi ezberdinei buruzko irudiak eskainiko diren. Plaza standaren ardats nagusia izango da eta erakusmahai ezberdinen arteko lotura izatea eta hauetara iristea erraztuko du.

 

Baina gune hau, aipatutako erabilpenaz gain, “ipad gunea” barneratzeko ere erabiliko da eta aurtengo nobedadea bertan bisitariek, “euskadigozaezazu” webgnearen bidez, bi zozketa erakargarritan parte hartzeko aukera izango dutela da, alde aurretiaz Euskadiko enbaxadore eginez gero: 2 lagunentzako 3 turismo esperientzi “top”-en zozketan eta  3 turismo-esperientzi “top” eta abuztuan Bizkaian, La Oreja de Van Gogh ikusteko bi lagunentzako 5 gonbidapen“VIP”-en zozketan, hain zuzen ere. Horretarako, pantailaren azpian, 8 jankiderentzako mahai batean, platerren ordez “ipad”-ak egongo dira, Euskadiko turismo webguneetara sartzeko eta euskal elkartearen turismo esperientzirik onenak aurkitzeko erabili ahal izango dira.

 

Gainera, euskal turismoaren interneten bidezko telebistak, www.tveuskadi.net, bere tokia izango du eta handik Euskadiren standean Expovacaciones 2012 azoka ospatzen den bitartean gertatzen den guztiaren berri emango du.

 

Azkenik, aipatzekoa da standaren irisgarritasuna hobetu egin dela mahaien alde bat jaitsiz, eta erakusmahai nagusian, pertsona gorrentzat, soinua handitzeko kirikil magnetiko bat jarri da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan