Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad eta Valencia C.F. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

2012.eko maiatzak 09

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, tren zerbitzua indartuko du larunbatean, maiatzaren 12an Errealak eta Valencia C.F. taldeek Anoeta estadioan, jokatuko duten partida dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

DONOSTIARA NORANZKOAN

  • Errenteria-Donostia:  19:08an
  • Oiartzun-Donostia:   19:12an
  • Irun-Donostia:  19:17an
  • Herrera-Donostia:  19:45ean
  • Donostia-Lasarte:  22:43an

HENDAIARA NORANZKOAN

  • Donostia-Herrera:  19:30ean
  • ANOETA-Hendaia:  22:03an eta 22:33an
  • ANOETA-Errenteria:  22:21ean
  • Oiartzun-Hendaia:  22:34an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan