Azaroak 25 kanpaina
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
qrcode

Amaia Barredo visita Petronor en Muskiz

2025-07-23

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Raúl Pérez Iratxeta Nekazaritza, eta Elikagai Politikako sailburuordea eta Arantxa Atutxa, Natura Ingurune eta Nekazaritzako foru diputatua, Petronorreko findegian izan dira gaur goizean.

Bisitan, bertatik bertara ezagutu dituzte 2050ean zero isurpen garbi lortzeko egiten ari diren ekimenak. Era berean, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak baliatuz gero eta berriztagarriagoak izango diren erregaiak ekoizteko Petronorrek abian dituen ekintza guztien berri izan dute Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoaren eskutik.

Gainera, ingurune naturalera bideratutako inpaktuzko ekimenen inguruko interesa agertu dute, hala nola zuhaitzen birlandaketa edo ortuetarako espazioak, hauen inguruko interesa duten Muskizko bizilagunentzat. Azkenik, findegiaren barrualdea bisitatu dute, kontrol-gela ikusiz eta 2023an martxan jarri zen 2,5 MWeko elektrolizagailuari arreta berezia emanez.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-07-28

    Comentario de X:
    🌱 Amaia Barredo sailburuak Petronor findegia bisitatu du Muskizen, 2050ean zero isurpen garbi lortzeko egiten ari diren ekimenak ezagutzeko, hala nola nekazaritzako elikagaien industriatik datozen hondakinen bidez erregai berriztagarriak ekoiztea.

    🔗 https://t.co/xnyf0VJbXq https://t.co/9QHfYLAhxI

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-07-28

    Comentario de X:
    🌱 Amaia Barredo visita la refinería de Petronor para conocer las iniciativas que se están llevando a cabo para conseguir cero emisiones limpias en 2050, como la producción de combustibles renovables a través de residuos de la industria agroalimentaria.

    🔗https://t.co/ULCVPv9wx9 https://t.co/uDreIZAS7p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Ignacio Zudaire, Arantza Atutxa