Berriak Lehendakaritza
Eu

Latinoamerikako zenbait aditu Euskadi bisitatzen ari dira, Euroeskualdea ezagutzeko asmoz

2012.eko maiatzak 09

 

Brasil-Argentina-Paraguaiko eta Brasil-Uruguaiko eskualde mugakideetako zenbait adituk eta politikok osatutako ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen ari da egun hauetan, Akitania-Euskadi Euroeskualdea ezagutzeko, Europako Batzordearen "Mugaz Gaindiko Lankidetzari buruz, Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko Lankidetza Eskualde Politikaren esparruan" izeneko proiektuaren barruan.

 

Bisitaldia datorren ostiralean amaituko da eta Europako Parlamentuak egindako azterlan baten atal bat da, EBko Eskualde Politika hirugarren herrialdeekiko lankidetza esparrura eramateko. Bertan, ibilbide-orri bat ere zehazten da Lationamerikako mugaz gaindiko lankidetzarako, EBrekin eta Europako beste zenbait bazkiderekin elkarlanean.  Bisitaldia antolatzen Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak lagundu du eta Europako Batzordearen Eskualde Politikarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du.

Helburua da mugaz gaindiko lankidetzan Euskadik izan duen esperientziari buruzko informazioa eta jardun egokiak trukatzea. Ildo horretan, Europako mugaz gaindiko lankidetzarako zenbait proiektu ezagutuko dituzte aditu latinoamerikarrek.

Euskadin, hain zuzen, lehen eskutik ezagutuko ditu ordezkaritza horrek, Akitania‑Euskadi Euroeskualdearen esparruan, mugaz gaindiko lankidetzari buruz zenbait arlotan garatzen ari diren programak, hala nola berrikuntza teknologikoan, unibertsitatean, garraioetan eta lankidetzarako laguntzen funtsean, besteak beste.  Bestalde, aditu taldeak Gipuzkoan eta toki mailan burutzen ari diren mugaz gaindiko lankidetzari buruzko beste zenbait proiektu ere ezagutuko ditu, baita Euskadin burutzen ari diren mugaz gaindiko beste zenbait ekimen ekonomiko ere.

 

  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan