Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Asturiasko printzearekin eta printzesarekin batera zuzendu du Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Eguna

2012.eko maiatzak 09

Patxi Lópezek azpimarratu duenez, “atzealde zuriaren gaineko gurutze, ilargi erdi edo izar gorria gizateriaren sinbolo unibertsalak dira. Bizitzaren aldarrikapena gerraren basakeriaren gainetik”

Patxi López lehendakaria gaur goizean Gasteizen Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egin den ekitaldian izan da. Berarekin batera izan dira Asturiasko printzea eta printzesa, Felipe eta Letizia. Espainiako Gurutze Gorriak jardunaldia ospatzeko aukeratu duen leloa ‘Pertsonengandik gero eta hurbilago’ izan da. Mezu horren bidez, erakundea egoerarik ahulenean dauden pertsonengandik hurbil dagoela transmititu nahi da

Arabako Gurutze Gorriaren 140. urteurrenaren harira, lehendakariak gogorarazi du “gaurko egunak gure herrialdean oso errotuta dagoen eta historikoki oso garrantzitsua den erakunde bat gogoratu eta aldarrikatzeko balio behar duela”.

Gaur honako hauek lortu dute Urrezko domina: Patricio López Fernández, Esperanza López Peña, Da Hora-Martín sendia, Javier Capataz Gordillo, José Boada Bravo, Emilia Astudillo Doménech, Djboutiko Ilargi Erdi Gorria, Amerikan indarkeria prebenitzeko eskualde-estrategia, ONCE Fundazioa, Radio Nacional de España, Espainiako Pentsiodunen eta Jubilatuen Batasun Demokratikoa, Iñigo Álvarez de Toledo Giltzurrun Fundazioa eta Elikagaien Bankuaren Federazio Espainiarra.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Asturiasko Printzeak