Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "Euskadin bizi garen guztiok gara etxekoak"

2012.eko maiatzak 09

Etorkinak "errudun" gisa erabiltzeko eta osasunaren eta hezkuntzaren arloetako murrizketak eta "antzeko beste arazo batzuk" estaltzeko kanpaina salatu du

Patxi López lehendakaria "kezkaturik" agertu da krisi ekonomikoak okerragotu duen egoeran "etorkinak gure kalte guztien erruduntzat jotzen dituzten" diskurtsoak areagotu direlako. "Etxekoak lehenesteko diskurtso populista horiek bazterkeria-jarrerak sustatzen dituzte eta integrazioa zailtzen dute", lehendakariaren ustez. "Pertsonen oinarrizko eskubideak ez dira beren egoitza-txartelaren araberakoak, munduko biztanleak direlako dagozkie", azpimarratu du, eta "Euskadin bizi garen guztiok garela etxekoak" ohartarazi du. Lópezen ustez, immigranteak "errudun" gisa erabiltzen ari dira osasunaren eta hezkuntzaren arloetako murrizketak eta "antzeko beste arazo batzuk" estaltzeko. Horren harira, lehendakariak zorrotz kritikatu du Gipuzkoako Aldundia, Migrazioaren eta Dibertsitatearen Zuzendaritza sortu baitu "lurraldeko biztanleen ehuneko 25 Euskal Herritik kanpo jaioa dela eta beste ehuneko 25ek kanpoko gurasoak dituela eta". "Larria iruditzen zait euskal herritarren jatorrien aniztasuna zalantzan jartzea" eta zuzendaritza horren helburua "eskubide osoz euskal herritarrak diren eta inolako integraziorik behar ez duten pertsonen integrazioa izatea eta orain iristen diren pertsonen integrazioa egokitzapen identitarioa izatea".

Immigrazioaren aldeko Gizarte Ituna dela-eta ireki den partaidetza- eta elkarrizketa-prozesua martxan jartzean egin duen esku-hartze batean, lehendakariak erakundeei, gizarte-eragileei eta herritarrei sentsibilizazioan lan egiteko eskatu die, etorkinei buruz hedatzen ari diren "aurreiritziak desagerrarazteko". Horren harira, "eguneroko elkarrizketetan" immigrazioaren inguruan "zabaltzen ari diren gezurrak" salatu ditu, "ez baita egia Euskadiren gizarte-laguntzez aprobetxatzera datorren kolektibo bat denik"; izan ere, "azterlanek adierazten duten bezala, immigranteak nagusiki beren lanaz bizi dira, eta diru-sarrerak bermatzeko sistemara jo behar dutenean egoera horretatik irteten saiatzen dira". Horren adierazgarri da krisiaren ondorioz azken bi urteotan immigrante gutxiago etorri izana; izan ere, hemen diru-laguntza publikoen babespean geratu baino nahiago dute beste toki batera lan bila joan.

Inmigraziorako Itun Sozialari buruz parte hartzeko eta eztabaidatzeko ireki den prozesu dela eta, Patxi López lehendakariak eta Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak beste bilera bat izan dute gizarte eragileekin eta erakundeen ordezkariekin gaur Gasteizen, itunaren zirriborroa sakonago aztertzeko. Lehen bilera Bilbon izan zen iazko abenduan; eta bigarrena, Donostian otsailean. Gaurko bilera aurkezpen publikoen egutegiko azkena da. Hemendik aurrera kaleko eztabaida areagotuko da. Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da GKEek, auzo-elkarteek, elkarteek, eta abarrek zer nolako iritzia duten jakitea, Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin integrazioaren, berdintasunaren, eraldaketaren, partehartzearen eta gizarte kohesioaren aldeko benetako itun soziala bilaka dadin.

Prozesu horren oinarria honako ideia honetan datza: gizarte anitza eta plurala gizarte irekiagoa da eta aukera gehiago eskaintzen dizkie herritarrei. Ezberdinen arteko bizikidetzaren erronkaren aurrean, Gobernuak diseinatutako itunak gizarte plural bat du helburu, pertsona guztien askatasunek, eskubideek eta betebeharrek bizilekua izan dezaten ardatz; eta ez, nazionala edo atzerritara izatea.

Zabaleta sailburuak bere hitzaldian azpimarratu du Inmigraziorako Itun Soziala gutxienekoen konpromiso bat dela Euskadi kohesionatuagoa izan dadin, "inor arrotz senti ez dadin Euskadin". Horretarako, inmigranteak integratzeko ereduak herritarren eskubideak, kulturen arteko bizikidetza eta gizartearen kohesioa bermatu behar ditu.

Zabaletak nabarmendu du inmigrazioari buruz "egian" oinarritutako pedagogia egin behar dela. "Inmigranteek enpleguan, BPGren hazkundean, euskal gizartea gaztetzen laguntzen dutela adierazten diguten datuetara hurbildu behar dugu eta kontuan hartu behar dugu haiei esker euskal gizartea pluralagoa eta heterogeneoagoa dela".

Gaur egun, 144.500 atzerritar daude erroldatuta Euskadin; euskal herritarren % 6,6 adierazten du kopuru horrek. Estatu osoan, berriz, % 12,2 dira erroldatutako atzerritarrak. Euskadiko biztanleria etorkinaren inkestaren arabera, beste 35.000 atzerritarrek lortu dute espainiar nazionalitatea Ondorioz, euskal herritarren % 8,2 jatorri etorkinekoak (atzerritarrak) dira, gehienak Latinoamerikatik (% 42,4) eta EBtik (%24,9) etorritakoak. Etorkin gehien Errumaniatik dator (%11,2), gero Marokotik (%10,8) eta Kolonbiatik (%8,4). Zerrendaren bukaera aldean daude Moldavia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ginea, Euskadiko biztanleria etorkinaren % 0,3rekin hirurak. Sexuaren arabera, %51,4 gizonezkoak dira; eta %48,6 emakumezkoak.

Euskadin bizi diren hamar etorkinetatik ia bederatzik Euskadin geratu nahi dute gutxienez hurrengo bost urteetan. Ituna idatzi dutenen iritzian, gertaera horrek inmigrazioari buruzko ikuspegia aldarazi behar du; izan ere, inmigrazioa egitura-egoera bat da, eta ez, fenomeno iragankor bat. Horren eraginez, berriro aztertu beharko dira oraingo ideiak eta erroldatu, erregulatu, berralkartu eta nazionalizatzeko mekanismoak eta prozesuak.

 

 

8 iruzkin
  • @josmurgui
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakaria: "Euskadin bizi garen guztiok gara etxekoak" http://t.co/afHOm2ti #inmigrazioa

  • @crisfdezm
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: "Los de casa somos todos los que vivimos en Euskadi". http://t.co/BFQ2b9ff

  • @EugenioUrreta
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Lehendakari: "Los de casa somos todos los que vivimos en Euskadi". http://t.co/vqdeEnpP” @JavierMaroto @abasagoiti

  • @MaribelAmatxu
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakaria: "Euskadin bizi garen guztiok gara etxekoak". http://t.co/YVAeX1HS

  • @Rakelgola
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakaria: "Euskadin bizi garen guztiok gara etxekoak". http://t.co/YVAeX1HS

  • @MaribelAmatxu
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: "Los de casa somos todos los que vivimos en Euskadi". http://t.co/BFQ2b9ff

  • @nuevos_vecinos
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Los de casa somos todos los que vivimos en Euskadi" http://t.co/w5YxFz0Z

  • @MariajePR
    2012.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: "Los de casa somos todos los que vivimos en Euskadi". http://t.co/BFQ2b9ff

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)