
Amaia Barredo: "Lehen sektorea berritzeko helburua hurrengo hamar urteetan 1.250 gazte sartzea da"
- El Correo-k Bilboko Itasmuseum-en antolatutako jardunaldian parte hartu zuen: "Lehen sektorea, belaunaldi-erreleborako aukera"
- "Beste sektore batzuetan lan egiten dutenen pareko bizi-baldintzak izango dituzte; gutxienez, txanda-beharra duten ustiategien % 85ek jarraipena lortu behar dute"
- "Gure lehen sektorearen etorkizuna eraikiko duten gazteak nahi ditugu, gure gizartearentzat berrituz eta haien iraupena bermatuz".
- Honako hauen hitzaldiak: Nerea Irazabal, Juan Valdelana, Ion Elzo, Mentzia Otxoa de Zuazola, Ainhoa García, Javier Ruiz de Galarreta, Garikoitz Ríos, Maite Retolaza, Josu Garaialde, eta Elena Sierra
Bilbo 2025 07 17
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok, lehen sektorea berritzeko helburutzat, "datozen hamar urteetan, trebatutako 1.250 neska eta mutil gazte, profesional, sartzea, gure herrialdeko beste sektore batzuetan lan egiten dutenen pareko bizi-baldintzekin, eta, gutxienez, txanda-beharra duten ustiategien % 85ek jarraipena lortzea. Gure lehen sektorearen etorkizuna eraikiko duten gazteak nahi ditugu, berau berrituz eta gure gizartearentzako biziraupena bermatuz ".
Barredok El Correo-k antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, Bilboko Itsasmuseum-en, belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko eta KM0 deiturikoan egindako produktuak sustatzeko. "Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru Foru Aldundiek, HAZI Fundazioaren laguntza teknikoarekin, belaunaldi-erreleboa lehentasun partekatua bihurtu dugu, helburuetan, baliabideetan eta konpromisoetan lerrokatuz" azpimarratu du sailburuak.
"Belaunaldi-erreleboa landa-sektorean, aukera erakargarria Euskadin eta Europan" izeneko mahai-inguruan Nerea Irazabal Luramak_bioko sortzaileetako bat, Juan Valdelana nekazaritza-ingeniari eta enologoa, Jon Elzo, Mentzia Otxoa de Zuazola HAZI ekintzailetza eta berrikuntzako zuzendaria eta Ainhoa García kazetaria izan dira.
Bigarren mahai-ingurua "Edarien elikagai-sektorea: Arabako Errioxa, sagardoak eta txakolinak" gaiari eskaini zaio, Javier Ruiz de Galarreta ARAEXeko zuzendari nagusiarekin, Garikoitz Ríos Bizkaiko Txakolinaren presidentearekin, Maite Retolaza Euskal Sagardoa Jatorrizko Deituraren presidentearekin, Josu Garaialde HAZIko sustapen sektorialeko zuzendariarekin eta Elena Sierra kazetariarekin.
Amaia Barredok adierazi duenez, "arau-esparruan, gazteak nekazaritza-sektorean sartzea arautzen duen eskema eguneratzen dugu, Nekazari Gazteen Estatutua figura eta jarduera berrietara egokituz. Nekazaritza-sektorearen balorizazioaren helburua kanpoko zein barneko sektorearen gizarte-pertzepzioa hobetzea da, eta sektoreko kide izatearen harrotasuna indartzea. "
-
2025-07-17
Comentario de X:
👩🌾 Amaia Barredo sailburuak, lehen sektorea berritzeko helburutzat, datozen hamar urteetan, trebatutako 1.250 neska eta mutil gazte, profesional, sartzea, gure herrialdeko beste sektore batzuetan lan egiten dutenen pareko bizi-baldintzekin. -
2025-07-17
Comentario de X:
👩🌾 La consejera Amaia Barredo ha planteado como objetivo para la renovación del primer sector, la incorporación en los próximos diez años de 1.250 jóvenes formados con unas condiciones de vida equiparables a las de quienes trabajan en otros sectores.






