Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

KZgune sareari eman zaio informazioaren gizartea garatzeko ekimen onenaren saria

2010.eko otsailak 03

Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Elkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazioaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen onenaren saria eman dio Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari.

KZgunea (www.kzgunea.net), Interneteko prestakuntza eta sarbiderako zentroen euskal sarearen izena da eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago. IKTen (Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologiak) prestakuntza eta erabilera bultzatzeko 2001. urtean Euskadiko udalerri guztietan sortu zen alfabetatze digitaleko proiektu bat da. Gaur egun, 276 zentro ditu zabalik, 250 herrietan, eta erregistratutako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, horietatik 120.000 baino gehiagok jaso du Interneten inguruko prestakuntza lehen aldiz, gehienak emakumezkoak, langabetuak eta adinduak izan dira, hau da, teknologia berrietatik urrunen dauden gizarte‑sektoreetakoak.

KZgune bat, herritarrak Internet erabiltzen eta Sarean nabigatzen doan ikasteko beharrezko instalazioak dituen zentro publikoa da. Espazio fisiko honetan, herritarrak hainbat zerbitzu aurki dezake, hala nola, Interneteko prestakuntza eta sarbide-ikastaroak, administrazio elektronikokoak eta Web aplikazioak eta 2.0 Web sozialari buruzkoak. Horrez gain, honako hauek ere eskaintzen dira: arlokako mintegiak eta onura informatikoei buruzko mikroikastaroak, elkarteentzako (komunitate birtualak) Web orriak diseinatu eta gordetzea, mikroenpreseei zuzendutako ikastaroak eta sinadura digitala duten txartel elektronikoak kudeatzea. 

AUTELSI irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, telekomunikazioen eta informazioaren teknologien erakunde erabiltzaileen ordezkaria dena. Bere helburuen artean, Espainian Informazioaren Gizartea garatzea eta enpresa eta erakunde ofizialetan IKT lanbidea sustatzea daude.

AUTELSI 2009 sarien irabazleen zerrenda Telefónica Fundazioaren, Madrilgo Erkidegoaren, Nafarroako Gobernuaren eta Inca Eskualdeko Ospitalearen proiektu teknologiek osatzen dute. Sariak datorren otsailaren 25ean emango dira, Madrilgo Kasinoan.

2 iruzkin
  • 2010.eko otsailak 03

    Espero que en el momento de recibir el premio y sacarse la foto, el que vaya se acuerde de que esta iniciativa pionera y exitosa es obra de los pérfidos nacionalistas esos que están todo el día con el raca raca identitario. Eso si, mientras hacen la mar de cosas, por ejemplo manejar bien el dinero público y dejar unas cuentas saneadas, un país con un sector industrial digno de tal nombre y unas políticas económicas que han funcionado mientras se aplicaban.

  • 2010.eko otsailak 03

    si señor,en hora buena,yo con mas de 60 años,fui capad de aprender lo poco que se,a manejar el ordenador, gente muy maja,desde aqui un saludo,y en expecial a Sergio,mi profesor

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • AUTELSI Sariak