
Lehendakaria: “Eusko Jaurlaritzak euskal gizartearen interesak defendatzen jarraituko du”
Patxi Lópezek PPri ohartarazi dio lehendakaria dela “Legebiltzarra desegiteko gaitasuna duen bakarra, eta inork ezin nau behartu”.
Patxi López lehendakariak esan duenez, PPk legealdiaren hasieran lortutako oinarrien akordioa hautsitzat jo duen arren “akordio horretan ez da adierazten Jaurlaritzak zerbitzu publikoak defendatzeari utzi behar dionik. Ez da inon adierazten gure autogobernuaren eskumenak urratzen direnean ezikusiarena egin behar dugunik”. Hori dela eta, beraren ustez “gure autogobernua eta gure zerbitzu publikoen kalitatea defendatzeko inkonstituzionalitate-errekurtsoak aurkeztea sinatutako ituna betetzea da”.
Bere esku-hartzean, lehendakariak PP kritikatu du “nahiago izan duelako Rajoyren Gobernuaren murrizketa-politikak defendatu, aldaketarako oinarri gisa sinatutako printzipioei eutsi baino”. Lehendakariaren hitzetan, lehendakari kargua onartzean “Euskadirekiko eta euskal gizartearekiko konpromiso batzuk onartu nituen, eta mantendu egingo ditut, bete egingo ditut”.
Lehendakariak gaur Lehendakaritzan (Gasteizen) bere gobernuaren hirugarren urteurrenaren balantzea egin du. Jaurlaritzaren buruak ziurtatu du hiru urteotan Eusko Jaurlaritzak ETA garaitzea, Euskadiko esparru politikoari eta sozialari lasaitasuna ematea, krisiari besteek baino hobeto eustea, Ongizate Estatua mantentzea eta sisteman erreforma sakonak sustatzea lortu duela.
Lópezek gailendu du Euskadi Ereduak politikan “beste modu batera” jardun daitekeela erakusten duela, alegia, zerbitzu publikoak eta autogobernua defendatzen eta guztion laguntzarekin euskal ekonomiari eta euskal enpresei laguntzen, krisitik irteteko eta lana sortzeko. “Gure politikak aplikatu ditugu gauza desberdinak egiteko: eta funtzionatzen du”, erantsi du lehendakariak. “Euskadin Gobernu Sozialista bat dagoen bitartean ez ditugu ebakuntza-gelak itxiko, ezta eskoletako ikasgelak ere. Jubilatuek ez dituzte botikak ordaindu beharko. Eta Euskadin zarata handia egon arren, Mariano Rajoyren Gobernuaren murrizketek ez dute eraginik izango”, ohartarazi du.
Jaurlaritzaren buruak euskal herritarrak lasaitu nahi izan ditu; izan ere, Rajoyren Gobernuak “Dekretuen bidez gure eskumenak inbaditu eta zerbitzuak murriztu nahi izan dituen arren, ez du lortu, ezta lortuko ere”, Euskadin “Osasunaren eta Hezkuntza Publikoaren unibertsaltasuna defendatzen jarraituko dugu”, azpimarratu du. Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak “euskal gizartearen interesak defendatzen jarraituko du, hori baita une honetan behar duena”.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.05.8)
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-05-08n hartutako erabakiak
-
2016-01-14
Comentario de Twitter:
@eugenionarbaiza @CasaReal @Congreso_Es @patxilopez ¿Quién es el que aparece en las fotos y video de este enlace? https://t.co/lHLi7xacsW -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
@fonmack @libertaddigital Concretamente la de @patxilopez puedes verla en una página oficial del Gobierno Vasco: https://t.co/lHLi7xacsW -
2012-05-09
Comentario de Twitter:
Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca" http://t.co/cwnHzxV5 -
2012-05-09
Comentario de Twitter:
Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca" http://t.co/5CuTrzT4 -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca" http://t.co/c46S1EZW -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzak euskal gizartearen interesak defendatzen jarraituko du http://t.co/90LBSMDx -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca" http://t.co/c46S1EZW -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca". http://t.co/K2YeoCqr -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca". http://t.co/K2YeoCqr -
2012-05-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakari: "El Gobierno Vasco va a seguir y va a seguir defendiendo los intereses de la sociedad vasca". http://t.co/K2YeoCqr