
Gurutze Gorria eta Ongizate saila familia zaurgarriak laguntzeko lankidetzari berrekin diote
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak eta Gurutze Gorriak 2025eko oinarrizko laguntza materialaren programa kudeatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, 2021-2027ko Europako Plus Gizarte Funtsaren esparruan.
Programara gehienez 3.916.123 euro bideratuko dira, FSE+ funtsak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako Aurrekontu Orokorrek batera finantzatuta.








