Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren iritziz, Euskaltel-Euskadi "enbaxadorerik onena" da Euskadiren irudi "harroa" eta "munduari irekia" transmititzeko.

2010.eko otsailak 03

Txirrindularitza taldeak bere plantilla ofiziala aurkeztu du, sasoi berriari begira, Euskalduna Jauregian

Patxi López Lehendakariak bere sostengua transmititu dio Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeari, sasoi berriaren hasieran; bere esanetan, taldearen plantilla "bitarteko ederra" da Euskadiren irudia kanporantz transmititzeko, hau da, "bere buruaz harro dagoen baina munduari irekita dagoen herri honen irudia" transmititzeko. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldia baliagarria izan da sasoi honetako plantilla berriztatua aurkezteko.

Patxi López Lehendakariak bere sostengua eman dio Euskaltel-Euskadi taldeari Euskadiren izena "harrotasunez" eta "arduratasunez" erakuts dezan bere elastikoan. Lópezek esan du Miguel Madariaga buru duen taldea "bitarteko ederra" dela Euskadiren irudia - "harroa" eta "munduari irekia"- transmititzeko nazioarteko zirkuituaren errepideetan.

Euskalduna Jauregia izan da Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak bere aurkezpen ofizialerako aukeratu duen eszenatokia, sasoi berriaren hasieran; bertan, helburua da postu bat lortzea Frantziako Tourraren podiumean.

Bere hitzaldian, Lehendakariak adierazi du Euskaltel-Euskadi Euskadi izenaren enbaxadorerik onena dela: "David bat, gaitasuna duena Goliati aurre egiteko eta lasterketa handietan berari gailentzeko", nabarmendu du.

Lópezek gogoratu du Tourrean parte hartu zuen lehenengo euskal txirrindulariaren historia, Bilboko ontzioletako langile bat, Frantziako probara txirrinduz joan zena Bilbotik eta proba hasi orduko bertan behera utzi behar izan zuena, nekeak jota. Irakaspen horri helduz, Lópezek eskatu die Euskaltel taldeko txirrindulariei "irakaspen horren edukia bereganatu dezatela eta heroi bihur daitezela euskal txirrindularitzaren historia luze eta oparoan", esan du bukatzeko.

Omenaldi hunkigarria

Ekitaldian, omenaldi hunkigarria eskaini zaio Euskaltel-Euskadiren kirol-bizitzako lehenengo garaipena lortu zuen txirrindulariari, hots, Agustín Sagastiri, berriki hil egin baita.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria