Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren “etengabeko obsesioa” langabeziaren datu “ikaragarriak” konpontzea dela

2010.eko otsailak 03

Lópezek krisialditik irten garela ulertuko du soilik "langabetuen kopurua murrizten hasten denean"

Patxi López lehendakariak ziurtatu du bere gobernua "jakitun" dela pertsona askok, langabeziaren zifren atzean, pairatzen duten errealitate "ikaragarriaz". Hasi den 2010 "gogorraren" aurrean, Lópezek azaldu du Jaurlaritzak neurriak hartzen jarraituko duela, "inor bakarrik baztertuta geratu ez dadin".

Patxi López lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzarentzat "etengabeko obsesio" bat dela atzo ezagutu ziren datu "ikaragarriak" konpontzea. Lópezek azaldu du 2010. urtea "gogorra izango dela euskaldunontzat, nahiz eta ekonomia jada hasi den krisitik irteten", zeren "oraindik arazoak izango ditugu enpleguarekin". Krisitik azkarrago irteteko, lehendakariak, bere gobernuak abian jarritako neurriak nabarmendu ditu, besteak beste, +Euskadi 09' programan jasotakoak, lehendakariaren arabera, programa horrek "nahikoa ondo funtzionatu baitu".

Ekitaldia Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren egoitzan ospatu da. Lehendakariaz gain, bertan izan dira Bernabé Unda Industria eta Berrikuntza sailburua, Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea, Joxean Egaña MEIko zuzendaria eta Xabier Ortueta MEIko presidentea. Institutu honen 20 urteko historia laburtzen duten irudiak eta bideo bat ikusi ondoren, lehendakariak Alberto Ortueta zendutako presidentearen omenezko plaka bat desestali du. Lehendakariak omenaldiaren irudia ekitaldian parte hartu duen bere alargunari eman dio. Amaitzean, MEIren Museoa bisitatu du; bertan Fernando Calleja artistaren eskultura-pinturen erakusketa bat dago.

Bere hitzaldian, lehendakariak, langabeziari aurre egiteko bere gobernuak abian jarritako neurriak nabarmendu ditu, besteak beste, +Euskadi 09' programan jasotakoak, lehendakariaren arabera, programa horrek "nahikoa ondo funtzionatu baitu". "Datozen hilabeteotan, + Euskadi 09 neurri berezien barruan, enplegu eskaintza gauzatu ahal izango da. Neurri horien bidez 7.000 lanpostu eskainiko dira, egoera arinduko dutenak", gehitu du. Aurretik azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua, langabeziaren aurkako borrokan, "jada dauzkagun enpleguak babestean, galdutakoak berreskuratzean eta pertsona guztiek beren bizitza proiektua baldintza onuragarrietan garatu dezaten beharrezkoak sortzean" oinarritzen dela.

Lehendakariak ziurtatu du bere gobernuak "jakin badakiela" langabeziaren datuen atzean "beren bizitza proiektua aurrera ateratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak" daudela. Horregatik, Gasteizko gobernuak krisia amaitutzat joko du soilik "langabetuen kopurua murrizten hasten denean", argitu du. "Eta bitartean enpresei laguntzeko programak mantenduko ditugu, eta Lan eta Gizarte Gaietarako Sailetik neurri batzuk abian jarri ditugu, inor bakarrik baztertuta geratu ez dadin", amaitu du.

Ildo horretan, lehendakariak, Eusko Jaurlaritzak "gure enpresak finantziazio ildoekin bermatzeko, proiektu bakar bat ere eror ez dadin" egin duen apustua baloratu nahi izan du, krisi une hauetan. Laguntza horiei, lehendakariak, "internazionalizazioa" kontzeptua gehitu die, "merkatu berriak lortzeko eta irabazteko berme bakarra" delako.

Lópezek onartu du ez dagoela "makila magikorik" eta, beraz, krisitik irteteko giltzarria "langileen prestakuntza, gure teknikarien prestaketa eta gure ikertzaileen bikaintasuna" direla.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 03

    Yo pienso que a Vd le debe ó le debería preocupar el paro creciente en Euskadi y el Estado y me temo que es hora de hacer una reflexión sobre las madidas que se han tomado hasta ahora y el resultado que han dado. Ya nadie habla del plan EÑE; solamente los carteles y me temo que fue pan para hoy y hambra para mañana. Tanto Vd cpomo su colega Zapatero, revisen sus programas de políticas neoliberales que proponen y menos sabios conocidos:Josu Jon y cía al que le regalaron el puesto y más hacer...Fraude fiscal, gravamen para las grandes fortunas, beneficios de la banca...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari