Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Celaá: “Rajoyren neurriek ez dute eraginik izango Euskadin”

2012-05-07

Lehendakariak ostiralean Legebiltzarrean iragarri zuen bezala, Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurtsoa aurkeztuko du PPren gobernuak hezkuntzaren eta osasunaren arloetarako hartu dituen neurrien kontra, “eskumenak inbaditzen dituztelako”.

Hezkuntzaren arloan Konstituzio Auzitegiaren aurrean aurkeztuko diren errekurtsoak irakasleen lan-ordutegia areagotzeko eta irakasleen ordezkapenak murrizteko neurriei eta unibertsitateko tasekin lotutakoei buruzkoak dira. Osasunaren esparruan, berriz, Eusko Jaurlaritzak Errege Dekretuaren kontra errekurtsoa aurkeztuko du, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, “ez delako ezohiko eta premiazko egoera bat, Konstituzioak adierazten duen bezala”. Bestalde, Jaurlaritzak “aseguratuaren arreta-aldaketa” kontzeptuaren kontra ere errekurtsoa aurkeztuko du.

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegiaren aurrean, Gobernu Zentralak Hezkuntzaren eta Osasunaren arloetan onartu dituen neurrien kontra.

Isabel Celaák, Hekuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, eta Rafael Bengoak, Osasun eta Kontsumo sailburuak, gaur goizean Bilbon egin den prentsaurreko batean errekurtso horien nondik norakoak azaldu dituzte.

Celaák argitu duenez, hezkuntzaren esparruko errekurtsoak irakasleen lan-ordutegia areagotzeko, irakasleen ordezkapenak murrizteko eta gutxienez 50 ikasleko taldeak izateko neurriei buruzkoak dira. Gainera, unibertsitateko tasen kontra beste errekurtso bat aurkeztuko da, eta Euskadin KPIa soilik igoko dira, sailburuaren arabera.

Osasun-arloan, berriz, Rafael Bengoak azaldu du errekurtsoa aurkeztuko dela Errege Dekretua “premiazkoak ez diren gauzetarako” erabiltzearen kontra, baita “eredu-aldaketa” kontzeptuaren kontra ere, unibertsala izatetik “ziurtatua” izatera igarotzen baita.

Celaák euskal gizartea lasaitu nahi izan du; izan ere, esan duenez, “Rajoyren neurriek ez dute eraginik izango Euskadin”.

Iruzkin bat
  • @DavidFdezRemen
    2012-05-08

    Comentario de Twitter:
    Celaa: "Las medidas de Rajoy no tendran ningun efecto en Euskadi" http://t.co/8odzpeRq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)