Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Raúl Pérez Iratxetak mahastizaintzan eta enologian sartzen diren gazteak animatu ditu “talentuarekin eta lanaren bidez komunitate eta lidergo partekatuko testuinguru bat eraikitzera”

2025-07-04
  • “Euskal administrazioetatik entzun eta lagundu egingo dizuegu, ekiteko eta bizitzeko testuingururik onena izateko aukera ematen dizuen lan-ekosistema horretan”
  • EDA Drinks & Wine Campusen jardunaldia: “Ardoaren Talentu Gazteak-Jóvenes Talentos del Vino”, Bastidan
  •  “Gazteen belaunaldi berri honen eginkizuna funtsezkoa da: “bitaminatzat” eta aldaketaren eragiletzat hartzen zaituztegu”

Bastida, 2025 07 04

Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak mahastizaintzaren eta enologiaren munduan profesionalki sartzen diren gazteak animatu ditu “talentuarekin eta lanaren bidez komunitate eta lidergo partekatuko testuinguru bat eraikitzera; euskal administrazioetatik entzun eta lagundu egingo dizuegu Euskadin ekiteko eta bizitzeko testuingururik onena izateko aukera ematen dizuen lan-ekosistema horretan”.  

Pérez Iratxetak EDA Drinks & Wine Campusek Bastidan hiru mahai-ingururekin antolatutakoArdoaren talentu gazteakjardunaldian parte hartu du gaur goizean. Lehenengo mahai-inguruaren gaia “Ardoaren negozioa eta saltzen nola jakin” izan da, eta bertan izan dira Pérez Iratxeta, Mireia Pujol Busquets, Guillermo de Aranzabal eta Amaia Arguiñano. Topaketan Noemí Agirre Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatua, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerren zuzendaria eta Elisa Ucar EDA Drinks & Wine Campusen zuzendaria ere izan dira.

“Jarrera izatea beti ikasten aritzea, gora egitea eta haztea da, eta sektorearen eraldaketaren lidergoa ere berekin dakar, lurraldearen aldeko konpromisotik”, esan die sailburuak Bastidako Kristo Santuaren elizaren inguruan elkartu diren ehun gazteri, eta eskerrak eman dizkie “eraikitzen ari zareten guztiagatik eta herriarekin hartutako konpromisoagatik”.

Jarrera ekintzailea da beste pertsona batzuek oztopoak ikusten dituzten lekuan aukerak identifikatzeko gaitasuna izatea, neurtutako arriskuak hartzeko ausardia izatea, lankidetzatik lideratzeko borondatea izatea eta ekonomian, gizartean, kulturan eta lurraldean balioa sortu nahi izatea”, azpimarratu du Elikadurako sailburuordeak.

“Eusko Jaurlaritzatik aitortzen dugu gazteen belaunaldi berri honen eginkizuna funtsezkoa dela.  “Bitaminatzat” eta aldaketaren eragiletzat hartzen zaituztegu. Zuen aldeko apustua egitea Eusko Jaurlaritzak, kalitatean, bikaintasunean eta bereizia izatean oinarrituta, Arabako Errioxarako nahi duen ereduaren aldeko apustua egitea da”, erantsi du.

“Horretarako, BCC Fundazioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, EDA Drinks & Wine Campus sortu dugu, Guardian eta Gasteizen, oraingo eta etorkizuneko proiektu bat. Tresna handi gisa sortu da, ondo planifikatuta, eta emaitzak jasotzen hasi gara; euskal ekosistemaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzera animatzen zaituztegu, prestakuntza sare zabala, laguntza espezifikoak, ingurune fiskal mesedegarria eta I+G+b-ren bultzada sendoa eskaintzen baitizkizue”, esanez amaitu du Pérez Iratxeta sailburuordeak Bastidan.

Noemí Agirre Nekazaritzako foru-diputatuaren parte-hartze instituzionalarekin izan da, eta hark nabarmendu nahi izan duenez, “gaur tradizioa eta lurra berrikuntzarekin eta sortzeko gogoarekin elkartzen dira. Lurralde honetan belaunaldi askok mahastia landatu dute, baina baita ahaleginaren kultura ere. Plazer bat da hain talentu ugari batuta ikustea egun honetan”.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez: “Zuek, ardoa egiten duzuen pertsonak, garrantzitsuak zarete. Topaketa honek erakutsi nahi du belaunaldi berri hau eta zuek idazten ari zareten narrazio berria bultzatu behar dela. Ardoaren inguruko pertsonak balioan jartzeko unea da”.

Elisa Ucarrek, EDA Drinks & Wine Campus-eko zuzendariak, Ardoaren Gazte Talentuen topaketa honen bidez sortutako komunitatean jarri nahi izan du arreta. “Ilusioa eta pasioa dira bai EDA Drinks & Wine Campus proiektuaren, bai horren parte diren pertsonen oinarri sendoak”, adieraziz.

EDA Drinks & Wine Campusek ardoaren talentu gazteei eskainita antolatu du topaketaren laugarren edizio hau. 40 urtetik beherako ehun elaboratzaile gazteak ardogintzako hainbat eskualdetakoak dira. Guztiek prestakuntza, lanerako grina eta euren lurraldeetako bikaintasuna islatzeko nahia partekatzen dute.

Lehen mahai-inguruan, “Ardoaren negozioa eta nola jakin saltzen” izenekoan, Yolanda Ortiz de Arri kazetaria aritu da moderatzaile-lanetan. Besteak beste, Mireia Pujol Busquets-ek hartu du parte (Alta Alella), eta hau adierazi du: “Bikaina izatea garrantzitsua da, baina ez nahikoa. Garrantzitsua da gure indarguneak eta balioak ezagutzea, izan ere, horiek lagundu digute gure ardoak merkatuan kokatzen; baita taldeak horiekin identifikatzea ere garrantzitsua da”. Grupo La Rioja Altako Guillermo de Aranzabal Bittner-ek, berriz, beste honetan jarri du azpimarra: “Bolumena ere garrantzitsua da, baina komunikazioaren aldetik guztiaz gain, garrantzitsuenetako beste puntu bat banaketa zaintzea, kanal eta salmenta puntu berriak irekiz”.

Amaia Arguiñanok, K5 gipuzkoar bodegakoak, nabarmendu duenez, “sare sozialak ere tresna oso garrantzitsuak dira kontuan hartu behar direnak; ondo zaindu behar dira eta unean bertan komunikatzen joan behar dugu komunikazio-ibilgailu oso garrantzitsua baita”. Dominio del Challao-ko Manu Michelinik ere parte hartu du elkarrizketa horretan, eta ikuspegi hau eman du: “Niretzat garrantzitsua zen munduan egiten ari zirenari buruz ikastea, eta hala egin nuen gure lurraldean zer falta zen ikusteko, berrinterpretatzeko eta zerbait desberdina abiarazteko.”

Bigarren mahai-inguruan, “Enoturismoa eta garapen jasangarria” izenekoan, Basque Culinary Center-eko irakasle bat, Lorea Mendizabal, aritu da moderatzaile-lanetan. Maria de La Recueja proiektuaren sortzaile Maria Garciak hau nabarmendu du: “Ez dut bestelako enoturismorik imajinatzen; niretzat garrantzitsuena da jasotzen ditugun turistek, nolabait, gure familiaren parte bihurtzea”. Viñatigoko Jorge Méndez-ek, berriz, hau adierazi du, gai horrekin lotuta: “Kanarietan, turismoa gure paisaiaren parte da. Ez genuen enoturismoan bakarrik aritzeko norbait kontratatzeko adinako ekonomiarik, baina duela bi urtetik hona horretan bakarrik aritzen den pertsona bat dugu lantaldean.”.

Abadía da Covako Paloma Rodríguez Mourek ere egin du bere ekarpena: “Beste alor batzuetan egiten ditugun inbertsioei bultzada ematea da, adibidez, nekazaritza heroiko bat garatzeari dagokionez”. Oller del Mas-eko Víctor Janer-ek, berriz, hau adierazi du: “Garai batean, enoturismoa, ardoari buruz zenbat zekien erakustera bideratuta egon zen; orain, beste ikuspegi batetik konfiguratzen da”.

Hirugarren eta azken mahai-inguruko gaiak eztabaida eragin du: “Zer da mahastizain ona izatea?”. Jose Ignacio Junguitu preskriptoreak moderatu du. Gemma Miró (Gemma Miró proiektukoa) izan da hitza hartzen lehena, eta bere ekarpena egin nahi izan du “errespetutik lan egiten dut mahastietan, eta horrek du zentzurik handiena nire ardoak egiteko moduarekin ere”. Cupaniko Miguel Eguíluz-ek adierazi duenez, berriz, “mahastizain ona izan ahal izateko, egunerokotasunean mahastian egotea da auzi garrantzitsuenetako bat”. Vinos de Belliteko Annabelle Borrak gehitu duenez, berarentzat funtsezkoa izan da “prestakuntza, benetan mahastizaintzan adituak diren pertsonekin eskuz esku ikasteko aukera izatea”. Eta, azkenik, El Serbal-eko Adrián Alonsok hau ziurtatu du: “Teknologiak informazio asko ematen du, baina badira aurreikiezinak diren gaiak ere, adibidez, klima-baldintza jakin batzuk”.

Hitzaldien ondoren, ekoizle gazteek berek egindako ardoak dastatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek, giro lasaian, belaunaldien, lurraldeen eta proiektuen arteko lotura eta elkarrizketa ahalbidetu dituen giro batean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Noemi Agirre, José María Aizega, Elisa Ucar,Mireia Pujol, Guillermo de Aranzabal Amaia Argiñano , Manu Michelini María García Jorge Méndez Paloma Víctor Janer, Gemma Miró Miguel Eguíluz Annabelle Borra y Adrián Alonso