Berriak
Eu

Euskadi Buenos Airesko Liburu Azokan

2012.eko maiatzak 04

Elvira Cortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Euskadiren Ordezkaria Juan de Garay Fundazioak argitaratutako "Los Vascos en la Argentina" (Euskaldunak Argentinan) liburuaren laugarren edizioaren aurkezpenean egon da. Buenos Airesko 38. Nazioarteko Liburu Azokan egin da ekitaldia. Bertan FEVAk - Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna eta Fundazioak Euskadiko standa egiten dute urtero, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker.

Juan de Garay Fundazioaren 2012rako beste argitalpenak jakinarazi dira: "Universo vasco y su idioma"(Euskal Unibertsoa eta bere hizkuntza) Carlos Irirsarrik eta Iñaki Sainz de Murietak idatzita; "Autatua" Luis Luquezena eta erakundeak argitaratzen duen "Los Vascos - Euskaldunak nº 50". Jorge Beramendi historialariak eman du hitzaldia.

Jorge Zorreguieta Fundazioko presidentea eta Mauricio Goyenechea bigarren presidenteordea egon dira ekitaldian. FEVAren izenean, Ricardo Basterra lehendakaria egon da.

Duela 20 urte baino gehiago, Juan de Garay Fundazioa egoten da Azokan, oinezko herritarrei euskal kulturaren erakusgarria eskaintzeko asmoz. 2006tik ekimenarekin bat egin du ofizialki FEVAk. Fundazioaren, Ekin argitaletxearen argitalpenak eta euskal gaiei buruzko liburuak lor daiteke standean. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du ekimenak, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak euskal etxeei urtero ematen dien bitartez.

Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokak 45 mila metro karratu hartzen ditu eta erderazko munduko azokarik jendetsuena da. 3 aste irauen duen bitartean miloi bat baino gehiago lagun eta 10 mila liburuaren profesional bisitatzen dute.

3 iruzkin
  • @Maruxa___
    2012.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @dmartinezduro: Euskadi presente en la Feria del Libro de Buenos Aires cc @Maruxa___ http://t.co/qy0tQx8c

  • @dmartinezduro
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presente en la Feria del Libro de Buenos Aires cc @Maruxa___ http://t.co/qy0tQx8c

  • @jorgenavos
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presente en la Feria del Libro de Buenos Aires. http://t.co/6JwtBtuE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria