Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren eta Manuel Chavesen arteko bilera

2010.eko otsailak 03

Berriro adierazi dute enpleguko eskumen aktiboen eskualdatzean sortutako oztopoak gainditzeko borondate sendoa

Patxi López lehendakariak eta Espainiako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Lurralde Politikako ministroak, Manuel Chavesek, bilera bat izan dute gaur, Ajuria Eneko jauregian. Bilera horretan eta ondorengo bazkarian, bi administrazioentzat interesgarriak diren gai batzuk jorratu dira, eta Bitariko Lankidetza Batzordearen bileraz geroztik izandako aurrerapenak aztertu dira. Bilera hori, hain zuzen ere, arazoaren bederatzian izan zen, eta lehena izan zen, aldi batean geldirik egon ondoren.

 Patxi Lópezek eta Manuel Chavesek baieztatu dute, batik bat, orduz geroztik egindako lanak behar den bezala burutu direla, lankidetzako lantaldeak ezartzeari dagokionez. Horrelako bi lantalde eratu dira hilabete hauetan: alde batetik, Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako lantaldea, 2009ko abenduaren 2an, eta Barne Arazoetakoa, 2009ko urriaren 8an. Azken horrek Ertzaintzako agenteen erretiro-araubidea aztertzea zuen helburutzat, eta arazo hori modu egokian ebatzi da, 2010erako Estatuko Aurrekontu Orokorren 47. xedapen gehigarriaren bitartez. Era berean, aurreikusita dago datozen asteetan beste bi lantalde eratzea: Berrikuntzakoa eta Azpiegituretakoa.

Era berean, lehendakariak eta Espainiako Gobernuko hirugarren lehendakariordeak sakon jorratu dute zein egoeratan dauden Estatuko Administrazio Orokorraren eta Eusko Jaurlaritzaren artean eskumen jakin batzuk eskualdatzeko egiten ari diren negoziazioak; bereziki, enpleguko politika aktiboei buruzkoak. Gai hori dela eta, bi aldeek berriro adierazi dute eskualdatzean sortutako oztopoak gainditzeko duten borondate sendoa, arlo horretako eskualdatzea baldintza egokietan eta ahalik eta eperik laburrenean gauzatu ahal izan dadin.

Patxi Lópezek eta Manuel Chavesek berretsi egin dute beren gobernuek helburu hori lortzeko elkar lanean leialki jarduteko duten konpromisoa, alde batetik, batzorde teknikoen lana bultzatuz, eta, bestetik, gai honetan iritzi berekoak izanik; izan ere, enpleguko politika aktiboen transferentzia funtsezko lantresna da Euskadirentzat, tresna horrek bere prestakuntza-programak garatzeko aukera emango baitio.

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 04

    Señor chaves,permita me decirle que lo que han echo a el lehendakari,con las trasferencias de empleo,no se lo merece ni el ni ningún socialista vasco,esperamos que no atrase las trasferencias para coincidir con las negociación de los presupuestos del gobierno central de este año,no me fió un pelo,un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari