Berriak
Eu

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Uraren Euskal Agentzia lankidetzan jardungo dira Ibaizabal ibaiaren urak berreskuratzen jarraitzeko.

2012.eko maiatzak 04

Azken urteotan hainbat erakunde hidraulikok egindako lanek Ibaizabal Unitate Hidrologikoa osatzen duten ur masen egoera ekologikoa hobetu dute. Horren ondorioz, gaur egun, inguru hori oraindela urte batzuk pentsaezinak ziren ekintzetarako erabiltzeko aukera dago. Hala ere, ur masa horiek jasaten dituzten presioek zaila egiten dute, momentuz, plangintza hidrologikoko agiriek zehazten dituzten ingurumen helburuak lortzea

Hori dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak hitzarmen bat sinatu dute, gaur egun Ibaizabal Unitate Hidrologikoaren ur masetan dauden kutsadura iturriak aztertzeko. Horrela haien eragina ikertu ahal izango da eta haiek ekiditeko neurriak antolatu eta ezarri. Ikerketak 331.771 € aurrekontua izango du, bi erakundeen artean ordainduko dena, eta 12 hilabeteko iraupena. Hitzarmenean, gainera, bi erakundeek, lana aurrera eramateko beharrezkoa den informazio guztia partekatzeko konpromisoa hartzen dute.

Lanak TRAGSA empresari esleitu zaizkio, 2010. urtetik Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin hitzarmen bat sinaturik daukana. Sozietate publiko horrek Estatuko Administrazio Orokorraren berezko baliabide, instrumental eta zerbitzu teknikoa da, eta, honen bestez, hari dagozkion botere esleitzaileena. Dena dela, hitzarmenak Jarraipen Batzorde bat izango du, sinatzaileek osatuko dutena. Haren funtzioak hauek izango dira: ekintzak koordinatzea, lan irizpide eta metodologiak ezartzea edo hitzarmenean beste erakunde batzuen partehartzea adostea.

Lanak hiru fasetan egituratu dira:

  • Dagoen informazioa batu eta eguneratzea, informazio berria lortzea eta informazio guzti hori Informazio Geografikoko Sistema (GIS) baten bitartez kudeatzea
  • Eredu matematiko bat egin lortutako informazioaren arabera.
  • Ekintzak antolatu jasotako informazioaren arabera

Lehenengo fasea, eta ikerketaren zatirik garrantzitsuena, saneamendu sistemak duten guneen inguruko informazioa biltzea, lortzea eta eguneratzea izango da. Horrek bi gauza ahalbidetuko ditu: alde batetik, zehaztasunez jakitea saneamendu sistemarik gabe dauden gune eta populazio kopurua, udalerri bakoitzean isurketa emakidak noraino heltzen diren zehazteko; beste alde batetik, gaur egun ematen diren isurketen jatorria bilatzea, saneamendu arloan egin beharreko ekintzak zehaztu eta lehentasunak ezartzeko.

Ikertu beharreko gunea hain zabala izanik, esparrua mugatzea erabaki da. Zentzu horretan, ikerketa Ibaizabal ibaiaren arrotik hasiko litzateke, eta hura eredu gisa hartuko da. Ibaizabal ibaiaren ardatz nagusian ematen diren isurien inbentario eta karakterizazio bat egingo da, mareen eragina izaten duten guneetatik (La Peña Auzoa, Bilbao) Elorrioko EDAReraino; orotara 50 km inguru. Zona hori aukeratzeko hainbat arrazoi daude:

  • Nerbioko estuariora doazen ibaien artean garrantzitsuenetarikoa da.
  • Arroa osatzen duten udalerriek saneamendu sare bateratuak dituzte. Gainera, lehen mailako azpiegitura gehienak eginda daude eta, jadanik, abian.
  • Ur beltzek eragiten duten kutsadura nabaria da gune horretan, populazioak saneamendu sistema orokorrak erabiltzen dituelako

Azpimarratu behar da lan hori baldintza jakin batzuetan egin beharko dela. Lehenengo, denboraldi lehor batean egin behar da, eta, ahal bada, agorraldi gogorreko garai batean, euri urek emaitzak aldatu ez ditzan. Bigarren, ondo zehaztu behar da zerk sortzen duen kutsadura, horregatik, ezin da udan egin, industriek beraien lana gelditzen baitute eta populazioa aldatzen baita.

Aurrerago, eta isurketa guztiak aztertuak izan direnenean, gune horretako uraren kalitatearen azterketa bat egingo da, isurketa zuzenak eta zeharkakoak bertan duten eraginari buruzko informazioa lortzeko

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan