Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Etengabeko prestakuntzarako 35.000 laguntzen %40 langabetuentzat izango da

2012.eko maiatzak 04

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak etengabeko prestakuntzako laguntzetarako lau deialdi onartu ditu. 27,55 milioi euroko zenbateko osoa dute eta iazko ahalegin ekonomikoari eusten diote. Euskadiko langileei betidanik zuzendutako laguntza-programa honek, plazen %40 gordeko du enplegu-eskatzaileentzat.

Enplegu-eskatzaileen prestakuntza sustatzearen oinarrian dago "ahalik eta estaldura handiena ematea lan bila dabiltzan pertsonei, lanean dihardutenei birziklatzeko eta eguneratzeko tresnak ematea ahaztu gabe". Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa-Hobetuz izango da programak kudeatuko dituen erakundea.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren esanetan, "etengabeko prestakuntza da langabeziaren aurkako asegururik hoberena". Lehenbiziko aldiz, laguntza-lerro hau uda aurretik abiatuko da, aurreko deaildietan baino ia sei hilabete lehenago, "kontuan hartuta langabetuen premiak , baita lanean dihardutenen eta enpresen beharrizanak iraun ahal izateko, eta birziklatzearekin eta eguneratzearekin enplegua berme gehiagorekin mantendu ahal izateko".

Datozen egunetan argitaratuko dira deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta horrekin batera izena emateko epeak. Lau jardun-eremu nagusitan daude banatuta.

"Jardun-lerro hauek eskaintza indartsua bilatzen dute langileentzat eta enpresen estrategia-ekintzentzat", Lanbideko Prestakuntza arduradunaren esanetan. "Horregatik, prestakuntza-premien diagnostikoa biltzen dute, baita hobekuntzara eta prestakuntzari buruzko informaziora bideratutako ekintzak ere"

Zabaletaren ustetan, Etangabeko Prestakuntzako 2012ko deialdiek "eremu horretan erreferente bihurtuko dute Euskadi eta prestakuntzan inbertitzea langabeziaren eta esklusioaren aurka borrokatzeko metodo gisa ikusten lagunduto dute".

Hona hemen Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartutako lau laguntza-lerroak:

1. Enpresetan prestakuntza-premiak antzemateko azterlanak eta analisiak egiteko laguntzak

Lehenengo deialdiak Euskadiko enpresek edo enpresa-taldeek prestakuntza-premiak antzemateko azterlanak eta analisiak egiteko laguntzak biltzen ditu, bakoitzak bere premiak edo beharrizanak ikusita, beharrizan horiei erantzuna ematen lagunduko dizkien prestakuntza-ekintzak bermeekin antolatu ahal izateko, alegia.

800.000 euroko aurrekontu-partida onartu da xede honetarako.

2. Prestakuntzako ekintza estrategikoetarako laguntzak (enpresak)

Bigarren deialdian aurreikusitako laguntzak Euskadiko 35 langile baino gehiagoko enpresei edota 50 langiletik gorako enpresa-taldeei daude zuzenduta, euren langileen gaitasunak, kualifikazioa eta lehiakortasuna areagotzeko eta hobetzeko xede duten etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzeko, hain zuzen.

Laguntza hauek bateragarriak dira Estatuko egungo etengabeko lanbide prestakuntzan aurreikusitako hobariekin.

Laguntza mota honetarako 5,2 milioi euro daude aurreikusita.

3. Langileei zuzendutako prestakuntzarako laguntzak

Hirugarren deialdian biltzen dira Euskadiko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntzak, eta, lehenbizikoz, enplegu-eskatzaileei zuzendutakoak ere. Plazen %20 gordeko da, gutxienez, enplegu-eskatzaileentzat.

Prestakuntza-ekintza hauek Etengabeko Prestakuntzarako Lanbide arteko Akordioa sinatu zuten prestakuntza-entitateek, unibertsitaeek, enpresa-erakundeek eta sindikatuek sustatuko dituzte, baita kooperatibek, lan-sozietateek eta langileen elkarteek ere.

Lehenbiziko aldiz irekiko da honako deialdi bat langabezian dauden pertsonentzat. Enplegu-eskatzaileen parte-hartzea aurkeztutako prestakuntza-planean guztira parte hartuko dutenen %20 eta %40 bitartekoa izango da. Zenbait planetan, herri administrazioko langileak ere inskribitu ahal izango dira, baina guztira ezingo dira izan parte-hartzaileen %10 baino gehiago.

Baliabide hauetarako aurrekontua 20,55 milioi eurokoa da.

4. Bultzatze- eta laguntza-ekintzetarako laguntzak

Laugarren deialdi hau lehenbizikoz argitaratuko da.

Deialdi honen babesean diruz lagundutako ekintzak langileen enplegurako lanbide-heziketa hobetzeko izango dira, eta ezingo dira herri-administraziora zuzendu zehazki.

Laguntza-lerro hau eskatu ahal izango dute enplegurako lanbide-heziketarekin lotuta dauden EAEn kokatutako enpresek, erakundeek eta elkarteek. Herri-administrazioak kanpoan geratuko dira.

Deialdi honetako aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da.

 

3 iruzkin
  • @ProyectoHobetuz
    2012.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El 40% de las 35.000 plazas para formación continua será para desempleados . http://t.co/CUPqp9UR

  • @HOBETUZ
    2012.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El 40% de las 35.000 plazas para formación continua será para desempleados . http://t.co/CUPqp9UR

  • @lanbideejgv
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El 40% de las 35.000 plazas para formación continua será para desempleados . http://t.co/CUPqp9UR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko