Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Donostiako Teknologi Parkeko enpresek autobus zerbitzu berria izango dute zuzenean beraien egoitzetara iristeko

2012.eko maiatzak 04

· Donostiako Tranbia konpainiako zerbitzuak, orain arte Miramonen hiru geraldi zituenak, 12 izango ditu orain.

· Proiektu pilotua astelehenean abiaraziko da eta azarora bitartean doakoa izango da parkeko langileentzat.

· Donostiako Teknologi Parkeak eta Tranbia konpainiak lankidetza hitzarmena sinatu dute eta zerbitzu berria EEE, Euskal Energia Erakundearen eta Parkearen artean finantzatuko da, Tranbia konpainiak berriz autobus bat jarriko du. Proiektua, parkeko Mugikortasun Planaren esparruan kokatzen da.

Donostiako Teknologi Parkeak eta Tranbia Konpainiak Miramon barruko autobus zerbitzu berri bat abiaraziko dute, parkean kokatutako enpresarik gehienak eta DBUSen 28, 31 eta 35 lineatako ohiko autobus geltokiak lotuko dituena. Era honetan eta parkearen Mugikortasun Planaren barruan, Donostiako Teknologi Parkeko langile guztiek azkarrago eta errazago iritsi ahal izango dute beraien lantokietara. Astelehenean hasiko den zerbitzu berria Euskal Energia Erakundeak finantzatuko du %60an eta Donostiako Teknologi Parkeak %40an. Tranbia Konpainiak berriz, ibilbide berriak egingo dituen autobusa jarriko du bere aldetik. Miramonen kokatutako 76 enpresak izango dira zerbitzu berri honen onuradun nagusiak eta gaur egun dituzten bi geralditatik 12ra pasatuko dira. Garraio zerbitzu berri hau doakoa izango da parkeko langileentzat azarora bitartean.

Miramon barneko autobus linea martxan jartzeaz gain, bere arlo tekniko eta ekonomikoen azterketa zehatza ere egingo da, zerbitzu eraginkorra bermatuko duena; baita linearen etengabeko jarraipena ere, alde batetik, erabiltzaileen asebetetze maila ezagutzeko, eta bestetik, hobetu daitezkeen arloak identifikatzeko. Aldi berean, parkean lan egiten duten pertsonak mugikortasun arazoaren gainean kontzientziatu nahi dira, garraio publikoak protagonismo gehiago har dezan.

Autobus zerbitzuaren proiektu pilotua Donostiako Teknologi Parkearen Mugikortasun Planaren esparruan kokatzen da, mugikortasuna hobetzea helburu duen plana. Hainbat ekimen aurreikusten ditu plan horrek, besteak beste, maiatzaren 7an abiaraziko den autobus zerbitzu berria eta duela bi urte martxan jarritako “Kotxea Partekatu” ekimena.

Astelehenean hasiko den autobus zerbitzu berri honek 12 geraldi egingo ditu, bi ibilbidetan:

- 1 Ibilbidea

Poliklinika 1 – Miramon – Eureka Zientzia Museoa – C Eraikina / Arbide Dorreak  -Mikeletegi 59 (osteko kalea) – Eureka Zientzia Museoa 2 – Sanitas – Poliklinika 2

Ibilbide honen iraupena 8 minututakoa da.

Ordutegia: 08:00tik 10:30tara eta 16:15etik 19:15era

Maiztasuna: 15 minuturo.

- 2. Ibilbidea

Poliklinika 2 – EITB 1 – Ikusi – EITB 2 – Poliklinika 1

Ibilbide honen iraupena 7 minututakoa da.

Ordutegia: 08:08tik 10:38ra eta 16:23tik 18:23ra

Maiztasuna: 15 minutu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan