Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Apirilean 22 langabetu gutxiago euskal autonomia erkidegoan

2012.eko maiatzak 04

 

Apirilean 22 langabetu gutxiago egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, %0,01 jaitsi zen langabezia aurreko hilabeteari dagokionez eta 161.896 ziren enplegua eskatzen zutenak.  Espainian, 6.632 langabe gutxiago daude eta 4.774.235 langabetu dira orain.

Lurraldeka, Gipuzkoak izan zuen jarrerarik onena, 210 langabetu gutxiago (-%0,46), Araban, berriz, 193 langabe gutxiago (-%0,76) eta Bizkaian, ordea, 381 langabetu gehiago (%0,42) daude.

Urte-arteko balantzean, EAEn langabezia %5,71 hazi da, hots, Estatuan (%11,12) baino askoz gutxiago.    Euskal Autonomia Erkidegoa da langabeziaren hazkunde txikiena izan duena da, Kataluniaren (%5,68) atzetik.

Plangintza eta Enpleguko sailburuorde Javier Ruizek langabeziaren jaitsiera aztertu du eta honelaxe esan du: "azken hilabeteetan langabeziaren hazkundea eten da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan langabeziaren urte-arteko eboluzioa askoz hobea izan da estatuari dagokionez, dena den, datu positibo txiki horiek ez dute arintzen Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak eta Lanbidek Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu barik dauden pertsonengandik duten kezka".

Halaber, Ruizek goraipatu du "Lanbidek pertsona horienganako arreta eredu berria, orientazio indibidualizatua, garatzeko egin duen ahalegina".  Sailburuordeak, edu bertsuan, ondokoa esan du: "Lanbidek orientatzaile bat izango du langabe norbanako guztientzat eta etengabe emango die laguntza enplegua eskuratzeko aukera hobetzeko.  Hau da, lan merkatuak aukera eskaintzen duenerako, langabetua gaituta, aktibo eta prestatuta egon dadin lanpostua betetzeko".  

Prestakuntza eta orientazioa  

Bide beretik, aurten Lanbideak 30 milioi euro baino gehiago zuzendu ditu prestakuntza erkintzetarako.   Ruizek, ber moduan, azpimarratu duenez, "gaikuntzak eskuratzea funtsezkoa da presonak enplegua lortzeko dituen aukerak handitzeko, eta gaikuntzok oso egon behar dira lotuta enpresen beharrizanekin eta pertsonon laneratze garatzearekin".

Halaber, Lanbidek hamazortzi milioi euro zuzendu ditu orientazio indibidualizaturako eta laguntza espezializaturako, ahulezia bereziak dituzten pertsonak errazago laneratze aldera.   "Inbertsio horri esker, gure ustez, pertsona horiek hobeto egongo dira prestatuta eta lan merkatura itzultzeko benetako aukerak izango dituzte".  Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurreikuspenen arabera, aurten 92.000 euskal langabetu orientatuko dira, eta horietatik 31.000k baino gehiagok jasoko dute laguntza espezializatua.  

Euskal Autonomia Erkidegoan apirilean erregistratu ziren langabezia-datuei dagokienez, emakumeen langabezia jaitsi egin zen: 308 pertsona gutxiago (% 0,37 gutxiago). Gizonen kasuan, berriz, gora egin zuen: 286 pertsona gehiago (% 0,36).

Adinen tarteak kontuan izanik, langabeziak behera egin zuen 25 urtetik beherakoen artean: 568 pertsona gutxiago (% 3,93 gutxiago). Jaitsi egin zen, orobat, 25etik 44 urterako tartean (83 pertsona gutxiago, % 0,10 gutxiago). Aitzitik, gora egin zuen 45 urtetik gorakoen artean (629 pertsona gehiago, % 1,01).

Iragan hilean, sektoreka erregistratutako langabeziak 188 pertsonako beherakada izan zuen zerbitzuetan; jaitsi egin zen, halaber, aldez aurretik enplegurik ez zeukaten pertsonen artean (74 pertsona gutxiago) eta lehen sektorean (11 pertsona gutxiago). Eraikuntzaren sektorean, erregistratutako langabezia 21 pertsona gehiagokoa izan zen; eta industriaren sektorean, 36 pertsonakoa.

Jardueratan banatuta, nabarmena da honako hauetan izan den langabezia-murrizketa: janarien eta edarien zerbitzuetan (-202), elikagaien industrian (-103) edo osasun-jardueretan (-73).

Udalerrika, langabeziaren jaitsiera nabarmenena Gasteizkoa izan da (-130), eta ondoren Donostiakoa (-118).

Gizarte Segurantzako afiliazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioaren kasuan, martxoan baino 2.491 afiliatu gutxiago daude (% 0,27 gutxiago), eta horrela Euskal Autonomia Erkidegoko afiliatuen kopurua 906.092 pertsonakoa da. Bizkaian, afiliazioa % 0,37 erori da; Gipuzkoan, % 0,17 egin du atzera; eta Araban, % 0,19.

Urtetik urtera, afiliazioen galera, Euskal Autonomia Erkidegoan, % 2,31koa da. Estatu guztiko galeraren oso azpitik dago, % 3,18koa da eta. Gainera, afiliazio-galera txikiena duten autonomia-erkidegoetan bigarrena da, Madrilen atzetik (% 1,91). 

4 iruzkin
  • @UGTPetronor
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    El desempleo disminuyo en Euskadi en 22 personas en abril http://t.co/JszyXX2i Euskadi la segunda mejor en índice interanual

  • @noviasalcedo
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: El desempleo disminuyó en Euskadi en 22 personas en abril. http://t.co/3dErNttx” #empleoeneuskadi

  • @begizbegi
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    El desempleo disminuyo en Euskadi en 22 personas en abril http://t.co/I94m48fz Malas noticias el lunes ingreso yo en Lanbide. O sea 21.

  • @inachio
    2012.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El desempleo disminuyó en Euskadi en 22 personas en abril. http://t.co/ZvCprKMz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan