Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
qrcode

Amaia Barredo Lekeitio´ko Arrantzaleen Kofradiak bere zaindariari, San Pedrori, eskainitako ekitaldietan

2025-06-29
  • Kaixarrankaren segizioa eta dantza
  • Orion, Leandro Azkue Arrantzako eta Itsassaertzaren Garapeneko sailburuordeak arrantzaleen zaindariaren omenezko elizkizunean parte hartu du

 

Lekeitio  2025 06 29

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiak bere zaindariaren, San Pedroren, omenez egin dituen ekitaldietan parte hartu du. Kaixarrankarren segizioan eta dantzan 16 arrantzalek parte hartu dute, 8k kutxari eusten eta beste 8k arrauna sorbaldan hartuta. Ibone Bengoetxea eta Bingen Zupiria Sailburuak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ion Kepa Uskola Arrantzaleen Kofradiako presidentea, Teresa Gotilla eta Ander Aldazabal Udaleko kideak ere bertan izan dira.

Arrantzaleen zaindariaren eguna meza batekin eta prozesioarekin ospatzen da Lekeition. San Pedroren irudia hartuta, agintariak, kofradiako ordezkariak eta herritarrak portura prozesioan joaten dira, eta bertan tradiziozko Kilin kala egiten dute. Ondoren, Kaixarrankaren segizioa egiten da San Pedroren irudiaren aurrean Kofradia zaharrean, Maiordomoaren etxe aurrean eta plazan, udaletxearen aurrean. Kutxa gainean dantzariak hiru dantza egiten ditu: zortzikoa, fandangoa eta arin-arina. Erakustaldian zehar, Lekeitioko emakumeek irrintziak egin dituzte.

Orion, Leandro Azkue Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak arrantzaleen zaindariaren omenezko elizkizunean parte hartu du. Orion goizean goizetik txarangak, txirrindularitza-probak, herri-kirolak eta pilota-partidak izan dira. San Nikolas elizan egin den arrantzaleen mezan Salatxo abesbatzak kantatu du. Gaur arratsaldean soka-dantza egingo da.

Bermeon, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendari Ixone Soroa izan da arrantzaleen kofradiak Santa Eufemia elizan antolatutako ekitaldietan parte hartu duena.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-30

    Comentario de X:
    ⚓️ La consejera Amaia Barredo ha participado este fin de semana en los actos que la Cofradía de Pescadores de Lekeitio dedica a su patrono, San Pedro con el cortejo y baile de la Kaixarranka a cargo de 16 pescadores.

    🔗 https://t.co/PTlmP7LU8y https://t.co/QTYTq1O1HD

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-06-30

    Comentario de X:
    ⚓️ Amaia Barredo sailburuak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiak bere zaindariaren, San Pedroren, omenez egin dituen ekitaldietan parte hartu du. Kaixarrankarren segizioan eta dantzan 16 arrantzalek parte hartu dute

    🔗 https://t.co/iSPROtIs5V https://t.co/h9MTKoImf4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Elixabete Etxanobe, Teresa Gotilla Ion Kepa Uskola, Ander Aldazabal