Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen Zuzendaritzak jardunaldi bat antolatu du independentzia ekonomikorako emakumeen eskubidea ardatz hartuta

2012.eko maiatzak 09

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Emakunderen IX. Berdintasunerako Gunearen baitan, emakume askok bere independentzia ekonomikoa defendatu eta aldarrikatzeko egiten duen ahalegina ikusarazteko asmoa duen saio bat antolatu du datorren maiatzaren 15ean. Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako (Kale Nagusia 85) Areto Nagusiak hartuko ditu Giza Eskubideen zuzendariak (Inés Ibáñez de Maeztu) egingo duen aurkezpena, Dominique Saillard-ek (berdintasunean aditua, Oreka Sarea enpresako zuzendarikidea) emango duen ondorengo hitzaldia eta lau elkartetako ordezkarien parte-hartzea izango duen mahai-ingurua.

"XXI. mendeko emakumeen erronka beraien gaitasunak erabat garatzea da, trebatu egin behar dira bidezko jokaleku bat lortzeko non mundu guztiak eskubide ekonomiko, politiko eta zibil berdinak izango dituen. Hortaz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko, emakumeen estatusa handitzea ezinbestekoa da, batez ere esparru ekonomikoan", esan du Inés Ibáñez de Maeztuk, Giza Eskubideen zuzendariak.

Ekitaldia zuzenean emango da, 17.30etik 19.30era, Irekiaren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan