
Osasun Itunaren hirugarren fasea amaitu da, Euskadiko osasuna hobetzeko, euskal osasun zerbitzu publikoa indartzeko, ongizatean hazteko eta etorkizuna prestatzeko orain garatuko dituen 24 ildo estrategikoetan babes zabala lortuta
- Alberto Martínez Osasuneko sailburuaren ustez, euskal gizarte osoaren lorpena da Mahaiko eragileen akordioa, diagnostikoaren, printzipioen eta balioen inguruan lortutakoa, baita orain inplementazio eta jarraipenaren laugarren fase honetan gauzatu behar diren estrategien inguruan lortutakoa ere
- Argitu duenez, “gaur ez gara helmugara iritsi, etapa berri bati ekin diogu, erabakigarria, ekintzen hedapena delako, onkologia, kronikotasuna, gaixotasun arraroak, osasun mentala, lehen mailako arreta edo langileen politika bezalako arloetan aurrera egiteko adostutako ekintzena”
- Foroak osasun-sistema publikoa indartzeko eta modernizatzeko konpromisoa hartzen du, baliabide publiko eta propioen bidez prestazioa lehenetsita, eraginkortasun, ekitate eta kalitatearen printzipioei jarraituta, eta jasangarritasuna bermatuta, herritarra erdigunean dela, baita lankidetza publiko-pribatua kontuan hartzeko konpromisoa ere, balio erantsia izan daitekeenean eta gaur egun duen ehunekoa gainditzen ez duenean
Euskadiko Osasun Itunak laugarren etapari ekingo dio, diagnostikoaren, printzipioen eta balioen inguruan adostasuna lortu ondoren, eta, azkenik, 24 estrategien inguruan, hemendik aurrera euskal osasuna hobetzeko, euskal osasun-zerbitzu publikoa indartzeko, ongizatean hazteko eta etorkizuna prestatzeko helburuarekin garatuko dituenak.
Hala baieztatu du gaur Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta pozik agertu da akordio historikoarekin. Gaur itxi da akordio hori, lehendakariak eskatuta iazko irailean eratu zen Mahaiaren hamaikagarren bileran, eta “euskal gizarte osoaren lorpena” dela uste du.
Hala, gaur inoiz baino gehiago nabarmendu ditu Ituna osatzen duten eragileak, bai pazienteen elkarteetako ordezkariak, bai osasun-arloko adituak: Medikuen, Erizaintzaren, Farmazeutikoen, Psikologiaren, Odontologoen, Optikoen eta Optometristen elkargo ofizialak, Gizarte Langileak, Fisioterapeutak, Biologoak eta Albaitariak, Medikuen Sindikatua, SATSE eta SAE; baita alderdi politikoak, sindikatuak, Confebask eta unibertsitateak ere (UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea).
Osasuneko sailburuaren hitzetan, 150 helburu eta adierazle baino gehiago eta 300 ekimen inguru adostea ahalbidetu duen lanari esker, “orain benetako ibilbide-orri partekatu bat dugu osasun-eredu unibertsal, jasangarri, ekitatibo eta pazientea ardatz duen baterantz, etorkizunean Euskadiko biztanleriaren ongizatea bermatzeko”.
Hala ere, Osasuneko sailburuak berak argi utzi duenez, “gaur ez gara helmugara iritsi, etapa berri bati ekin diogu, erabakigarria, adostutako ekintzak hedatzeko baita, onkologia, kronikotasuna, gaixotasun arraroak, osasun mentala, lehen mailako arreta edo langileen politika bezalako arloetan aurrera egiteko”, Mahaiko kideek beraiek aukeratutako 400 adituk, profesionalek eta pazientek parte hartzen duten lantaldeek landu eta partekatutako 24 ildo estrategikoak biltzen dituztenak.
-
-
2025-06-27
Comentario de X:
✅ Osasun Itunaren hirugarren fasea amaitu da, Euskadiko osasuna hobetzeko, euskal osasun zerbitzu publikoa indartzeko, ongizatean hazteko eta etorkizuna prestatzeko orain garatuko dituen 24 ildo estrategikoetan babes zabala lortuta -
2025-06-27
Comentario de X:
✅ El Pacto de Salud culmina su tercera fase con apoyo contundente a las 24 líneas estratégicas que ahora desarrollará para mejorar la sanidad vasca, fortalecer el servicio público vasco de salud, crecer en bienestar y preparar el futuro