
Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat bultzatu du familiak sentsibilizatzeko beren seme-alaba adingabe eta nerabeen hezkuntza digital egoki eta seguruan duten funtsezko eginkizunari buruz
- “Sarerik onena zeu zara” lelopean, ekimena haur eta gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago, eta pantailen eta Interneten gehiegizko erabileraren arriskuez ohartarazten du; gainera, gomendioak ematen ditu ingurune digital seguru bat batean lagun egiteko eta hura gainbegiratu eta sustatzeko
- Alberto Martínez Osasuneko sailburuak gogorarazi du 10 urteko haurren % 90ek baino gehiagok dagoeneko erabiltzen dutela Internet, eta horrek agerian uzten duela arazoaren dimentsioa, biztanleria gazteenaren osasuna eta ongizate fisiko, psikiko eta emozionala babesteko jardutea eskatzen duen arazoarena
Gazte eta haurrentzako ingurune digital segurua sustatzea. Hori da Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta familiei eta adingabe eta nerabeekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako kanpainaren lehentasunezko helburua, baita pantailak eta Internet gehiegi edo desegoki erabiltzeak dakartzan arrisku fisiko, emozional eta sozialei, eta helduen lagun egitearen eta gainbegiratzearen beharrari buruzko informazioa ematea eta horren inguruan sentsibilizatzea ere, haien osasuna eta segurtasuna zaintzeko.
Familiak hezkuntza digitalean eta gazteen segurtasunaren bermatzaile gisa duen funtsezko zereginean jartzen du arreta kontzientziazio-kanpainak. Izan ere, eguneroko bizitzan teknologia digitalak erabiltzeak onurak dakartza, baina baita arriskuak eta arazo berriak ere, haur eta nerabeen garapenari eta ongizateari eragiten dietenak, eta helduen inplikazioa eta zaintza eskatzen dutenak.
Ikerketa berrienen arabera, 10 urteko haurren % 90ek baino gehiagok erabiltzen dute dagoeneko Internet, eta 10 eta 15 urte bitartekoen % 70ek, berriz, telefono mugikorra maneiatzen dute. Hortaz, Alberto Martínez Osasuneko sailburuaren hitzetan, “benetako arazo bati aurre egin behar diogu, eta horren aurrean jardun behar dugu biztanle gazteenen osasuna eta ongizate fisiko, psikiko eta emozionala babesteko”.
Hain zuzen ere, “Sarerik onena zeu zara” mezua da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako kanpainaren goiburu nagusia, eta ingurune digital seguru batean lagun egiteko eta hura gainbegiratu eta sustatzeko gonbita egiten die familiei.
Gizartea sentsibilizatzera bideratutako euskarri eta edukiez gainera (Osasun Sailaren webgunea, kartelak, olanak, irratia...), familiei zuzendutako gida batek osatzen du kanpaina, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak prestatua. Kanpainan, gailu digitalak erabiltzeak bai osasun fisikoarentzat, bai mentalarentzat dituen arriskuak adierazten dira, eta, batez ere, horiei aurre egiteko eta ingurune digital seguru hori elkarlanean eraikitzen laguntzeko gomendio batzuk eskaintzen dira. Gida familiei laguntzeko tresna bat da, haurrei eta nerabeei teknologia digitalen erabilera osasuntsuan laguntzeko, eta Osakidetzako Pediatriako kontsultetan entregatuko da.
Laburbilduz, hauek dira gomendio nagusiak:
- Gailu digitaletarako mailakako sarbidea ematea adingabeak hazten diren heinean.- Adin goiztiarrean bitarteko digitalak erabiltzea garapen kognitibo eta sozioemozional eskasarekin lotzen da. Gainera, esposizio-denborak eragina du haur eta nerabeen garunaren garapenean.
- 6 urtetik beherako haurren aurrean gailu digitalik ez erabiltzea.- Haurren aurrean gailu digitalak erabiltzeak arreta-falta eragin dezake haien beharrak behatzeko, interpretatzeko eta erantzuteko. Eta behar dutena da aurrean eta prest egongo diren pertsonen zaintza arretatsua eta sentikorra.
- Gailu digitalak erabiltzeko arau komunak hitzartzea.- Familiaren laguntza aktiboak pentsamendu kritikoa eta erantzukizuna bultzatzen ditu. Haur eta nerabeekin erabilera-arau komunak adostea garrantzitsua da.
- Gailuen aldizkako berrikuspenak egitea adingabeekin.- Familiak gainbegiratzea oso garrantzitsua da Internetek dakartzan arriskuetatik haiek babesteko.
- Gailuak erabiltzean jarrera egokia izateko heztea.- Gailu digitalak luzaroan erabiltzeak ikusmenean, entzumenean, giharretan eta hezurretan lesioak izateko arriskua dakar.
- Pantailarik gabeko errutinak eta jarduerak planifikatzea.- Bizitzako lehen urteetan jarduera alternatiboak eta ohitura jakin batzuk planteatzeak eragin positiboa izango du haien garapenaren dimentsio guztietan. Gomendagarria da denbora erreserbatzea irakurtzeko, jateko, ariketa fisikoa egiteko, aire zabaleko jarduerak egiteko, familian jolasteko eta sozializatzeko.
-
-
2025-06-19
Es cierto que solo te puede educar el que te quiere, educan los padres y algún maestro puntual que te encuentras por el camino. Educar es decir que sí o no, que es la única forma de saber que esto que hago está bien o mal. Y para ello fundamentalmente se necesita presencia. Lo primero que educa es un entorno familiar cercano y de calidad en los tres primeros años de vida que es cuándo echamos las raíces que nos van a producir una base segura, una base de calidad.